Abenduak 3, EUSKARAren NAZIOARTEKO EGUNA 21
- 03/12/2021 |
Abenduaren 3an, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatu genuen Orobiogoitian. Bertan Orobiogoitiako ikas komunitate osoak parte hartu zuen programatutako hainbat ekintzetan: password, herri kirolak, bingo musikatua, euskaren rallya, kantaldia, bertsoa eta gaztainerre.
Ospakizun polita izan zen euskararen presentzia normalizatzeko balio zuena. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta bereziki Jon Iñakiri eta Herri Kiroletako 2. Batxilerreko ikasleei, Euskal Txokoko ikasleei, 2. DBHko Pello Muguruzari, Irati Arruabarrenari eta Ainhoa Azpitarteri eta Ongi Etorri Errefuxiatuei.
