Oihan Vega Orobiogoitian
- 26/01/2022 |
Hizkuntza Normalkuntza Batzordeak antolatuta, aurten ere, "Euskara Hedabideetan" ekimena izan genuen gurean.
Oihan Vega aurkezlea ibili zen 3. DBHko ikasleekin. Ekimen honen helburua ikasleek, modu dibertigarri batean, euskal musika entzun eta, oro har, euskal produktuak kontsumi ditzaten kontzientziatzea. Hor ibili ziren gure ikasleak irratiaren gorabeherak ezagutzen, euskal musikaz jabetzen eta, bide batez, ondo pasatzen.
