1. BATXIKO PRAKTIKALDIA
- 24/12/2022 |
Lehenengo hiruhilabetean, batxiko 1.Bko ikasleek, proiektu komunitario orduetan, Maiztegi eskolan lehen hezkuntzako ikasleekin talde eragileetan praktikak egin dituzte; ikasturtean zehar beste taldeek ere beteko dute lan hori.
1.hiruhilabeteko praktikaren balorazioa egiteko tertulia bat egin genuen Maiztegiko irakasleek bideratua, eta hemen horren agiria.
Ezinbestekoa da esatea praktika polita eta interesgarria izan dela partaide guztientzat. Ia hurrengoa ere ateratzen den oraingoa bezain ondo.
Eskerrak eman Maiztegiko irakasleei euren laguntzagatik, eta gure ikasleei izan duten prestotasuna eta jarreragatik
Hemen tertuliaren argazki batzuk.