ZAIN DEZAGUN LURRA!

 

BARATZA 4DBH SITE

Gure ortu ekologikoa martxan jartzen

 

 

INGURUMEN ALDEKO KONPROMISOAK JUAN OROBIOGOITIAN

ESKOLA AGENDA 30

  • 2020/11/03 |

ESKOLA AGENDA 21 proiektuak zabaldu egiten ditu bere helburuak eta EA 30 (ESKOLA AGENDA 2030)  proiektu integrala bilakatu da. 
Buru-belarri indarrean jarraituko dugu Ingurumena, berdintasuna eta giza justiziaren alde.

Aurten, trantsizio urtea, AGENDA 2030ko helburuak  zabaltzea izango da gure erronka.

20-21 ikasturteko  EKORDEZKARIAK 

20201027_121228

Nazio Batuen erakundeak, 2030erako Garapen Jasangarrirako Agenda finkatu du non 17 helburu biltzen dituen pobrezia deuseztatzeko, desberdintasuna eta injustiziaren kontra borrokatzeko eta klima aldaketari aurre egiteko.

 

Eskolako Agenda 30, aurreko EA21 bezala, ikastetxearen iraunkortasunerako hezkuntza programa ere bada, kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatuz, bai ikastetxean, bai udalerrian, baliabideak, erabilitako materialak, energia eta hondakinak modu egokian baliatzeko.

Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du. 

Hezkuntza-komunitate (guraso, irakasle, ikasle, langile ez-irakasle) osoaren partaidetza oso garrantzitsua da, eta horretarako denek osatutako batzordea osatzen da. Udal Foroen bidez eskola eta herriaren arteko erlazioa indartu eta aberasten da.

JOBloga

Kontaktua: agenda30@orobiogoitia.net

ORTUA MONTATZEN

  • 2020/11/17 |

 Ortu ekologikoa aurrera doa! Diseinatutako proiektua martxan jartzen ari gara.

Iaz materiala erosi eta Udalaren laguntzaz eremua sarez mugatu egin genuen.

Orain 4. DBHko TEKNOLOGIAko ikasleak - Mikelen gidaritzapean- bankalak montatzen ari dira buru-belarri.

Ortu ekologikoaren lanen jarraipena egin daiteke  SITE honen bitartez.

 

 


ALBISTEAK

Atzealdea

ORTUA MONTATZEN (4. TEKNO ikasleak)

ORTUA MONTATZEN

  • 2020/11/17 |

 Ortu ekologikoa aurrera doa! Diseinatutako proiektua martxan jartzen ari gara.

Iaz materiala erosi eta Udalaren laguntzaz eremua sarez mugatu egin genuen.

Orain 4. DBHko TEKNOLOGIAko ikasleak - Mikelen gidaritzapean- bankalak montatzen ari dira buru-belarri.

Ortu ekologikoaren lanen jarraipena egin daiteke  SITE honen bitartez.