INGURUMEN ALDEKO KONPROMISOAK JUAN OROBIOGOITIAN

ESKOLA AGENDA 30
- 2020/11/03 |
ESKOLA AGENDA 21 proiektuak zabaldu egiten ditu bere helburuak eta EA 30 (ESKOLA AGENDA 2030) proiektu integrala bilakatu da.
Buru-belarri indarrean jarraituko dugu Ingurumena, berdintasuna eta giza justiziaren alde.
Aurten, trantsizio urtea, AGENDA 2030ko helburuak zabaltzea izango da gure erronka.
20-21 ikasturteko EKORDEZKARIAK

Nazio Batuen erakundeak, 2030erako Garapen Jasangarrirako Agenda finkatu du non 17 helburu biltzen dituen pobrezia deuseztatzeko, desberdintasuna eta injustiziaren kontra borrokatzeko eta klima aldaketari aurre egiteko.
Eskolako Agenda 30, aurreko EA21 bezala, ikastetxearen iraunkortasunerako hezkuntza programa ere bada, kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatuz, bai ikastetxean, bai udalerrian, baliabideak, erabilitako materialak, energia eta hondakinak modu egokian baliatzeko.
Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
Hezkuntza-komunitate (guraso, irakasle, ikasle, langile ez-irakasle) osoaren partaidetza oso garrantzitsua da, eta horretarako denek osatutako batzordea osatzen da. Udal Foroen bidez eskola eta herriaren arteko erlazioa indartu eta aberasten da.
Kontaktua: agenda30@orobiogoitia.net
ORTUA MONTATZEN
- 2020/11/17 |
Ortu ekologikoa aurrera doa! Diseinatutako proiektua martxan jartzen ari gara.
Iaz materiala erosi eta Udalaren laguntzaz eremua sarez mugatu egin genuen.
Orain 4. DBHko TEKNOLOGIAko ikasleak - Mikelen gidaritzapean- bankalak montatzen ari dira buru-belarri.
ALBISTEAK
2019/12/09- ELIKAGAI BILKETA 2020
- 2019/12/09 |
Rio de Oro Durangaldea Elkarteak, Iurretako Udalarekin elkarlanean, "XV. SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA: PIZTU ITXAROPENA" kanpaina martxan jarri du, saharar errefuxiatuen kanpamendura jatekoak bidaltzeko.
Euskal Autonomi Erkidegoari ondokoak biltzea eskatu zaio:
ARROZA, LEKALEAK, PASTA, AZUKREA, ATUNA, SARDINAK eta KONPRESAK, batez ere. Hala ere, nahi duenak GALTZEN EZ DIREN bestelako PRODUKTUAK ere eman ahal izango ditu.
Iurretako ikastetxe guztietan jasoko dira elikagaiak.
Kanpaina 2019ko abenduaren 11tik 19ra iraungo du.
Jatekoak eskolako atezaintzan utzi ditzakezue.
ESKERRIK ASKO!