Berdeago 2017

  • 2017/02/03 |

BERDEAGOK - Landakon ospatzen den euskal ingurugiro iraunkortasun azoka- bere eskaintza bikoiztuko du bostgarren edizioan.
Asteburu bakarra izatetik eskaintza bikoiztu eta bi izatera pasa da azoka, Berdeago Energy eta Berdeago Nature ospatuko direlarik.

Azokak otsailaren lehenengo bi asteburuetan kontsumo eredu alternatibo eta jasangarriago batengatik egingo du apustu.

Berdeago ENERGY:  eraginkortasun energetikoa, mugikortasun jasangarria eta hondakinen kudeaketaren inguruko gaiak jorratuko dira (otsailak 3,4,5).


Berdeago NATURE:  kontsumo ekologikoarekin eta kontsumo naturalarekin erlazionatutako gaiak (otsailak 10,11,12)

Hori guztia gutxi balitz, janari ekologikodun foodtruck-ak izango ditu azokak, baita garagardo artisauen dastaketa eta hainbat sorpresa esperientzia biribiltzeko.. +INFO

Otsailean, izan Berdeago, sentitu Berdeago.

 

ZER DA BERDEAGO

ENERGY (ordutegia eta egitaraua)

NATURE (ordutegia eta egitaraua)