ELIKAGAI BILKETA 2019

  • 2018/12/12 |

 

Rio de Oro Durangaldea Elkarteak, Iurretako Udalarekin elkarlanean, "XV. SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA: PIZTU ITXAROPENA" kanpaina martxan jarri du, saharar errefuxiatuen kanpamendura jatekoak bidaltzeko.

Euskal Autonomi Erkidegoari ondokoak biltzea eskatu zaio:

ARROZA, LEKALEAK, PASTA, AZUKREA, ATUNA, SARDINAK eta KONPRESAK, batez ere. Hala ere, nahi duenak GALTZEN EZ DIREN bestelako PRODUKTUAK ere eman ahal izango ditu.

Iurretako ikastetxe guztietan jasoko dira elikagaiak.

Kanpaina 2018ko abenduaren 11tik 20ra iraungo du.

Jatekoak eskolako atezaintzan utzi ditzakezue.

ESKERRIK ASKO!

Mundu Garaikidearen Historiako ikasleek egindako PPTa