GARAPEN IRAUNKORRA ETA ZINEA

  • 2021/10/21 |

Urtero legez Bilbon  "Cine invisible - Film Sozialak" Nazioarteko Zinemaldia ospatu  da, eta aurten ere gure 1. Batxilergoko  ikasleek aukera izan dute aurkeztutako filme batzuk ikusteko bi saiotan (eskertu behar diogu Iurreta LH ikastetxeari, proiektuan partaidea, gonbidapena luzatzeagatik).

Agenda 2030en ildotik jasangarritasuna eta garapen iraunkorrerako helburuak aldarrikatzeko, "Zine ikusezina"  disfrutatzeko aukera zabaldu nahi dugu. Film labur hauek ondorengo estekan egongo dira denontzat eskuragarri urriaren 25etik 31ra. Zuon gustokoak izatea espero dugu!!!

CINE INVISIBLE - FILM SOZIALAK

Festival Internacional de Cine Invisible "Film Sozialak" 2021 (Programa en Vitoria-Gasteiz)


Baita Natura eta klima aldaketari buruzko ziklo bat izango da Bilbon Urriaren 21tik 27ra BBK aretoan: KLIMA BBK ziklo dokumentalaren 1. edizioa.  

Interesgarria izango zaizuelakoan, itxura ederra  deko eta!!!

BBK KLIMA ZIKLOA - GONBIDAPENAK

ELKARREKIN GARAPEN IRAUNKORRAREN ALDE!!!!!