logoa eskola jasangarriaEskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasunerako hezkuntza programa bat da.

Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.Iraunkortasuneko hezkuntza ezinbestekoa da benetan, funtsezkoa baita pertsonak modu egokian heztea, gai izan daitezen ingurumen-arazoei aurre egiteko eta erantzunak eta irtenbideak bilatzeko.

Hezkuntza-komunitate (guraso, irakasle, ikasle, langile ez-irakasle) osoaren partaidetza oso garrantzitsua da, eta horretarako sortzen da denek osatutako batzordea.Udal Foroen bidez eskola eta herriaren arteko erlazioa indartu eta aberasten da.

Laburbilduz, EA21 programak kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du, bai ikastetxean, bai udalerrian ere, baliabideak, erabilitako materialak, energia eta hondakinak modu egokian baliatzeko.

Kontaktua: agenda21@orobiogoitia.net

EA21 19-20 -LABURPENA

  • 2020/06/29 |

Aurten gure EA21 proiektua egokitu behar izan dugu baldintza berrietara.

COVID19a dela eta hainbat ekintza bertan behera eta ikasturte berriarekin berreskuratzeko geratzen dira.

 

Besterik gabe, UDA OSASUNTSU ETA JASANGARRIA IZAN!!!

               

EA21 19-20 MEMORIA

ALBISTEAK