ZAIN DEZAGUN LURRA!    

 

BARATZA 4DBH SITE

Gure ortu ekologikoa martxan jartzen

 

 

INGURUMEN ALDEKO KONPROMISOAK JUAN OROBIOGOITIAN

EA30eko ekintzak erakusten

  • 2023/06/15 |

Maiztegin Agenda 30 proiektua bultzatu nahi dutela esan zigutenez, Orobiogoitian egiten dugun lana ikustera gonbidatu genituen.

Hemen gure ordezkariek txoko berdea eta ortua erakutsi eta azalpenak eman zizkieten.  Ortuan, gainera,  aitzurrarekin aritzeko eta lurra ureztatzeko aukera izan zuten.  Hangoak eta hemengoak gustura ibili ziren. 
Hurrengoan gu joango gatzaizkie!  

EA30 ekaina
  • EA30: AURTENGO "UDAL BILKURA"

    1. 2021/06/04

    Aurtengo Udal Foroa egokitu behar izan dugu bizi dugun pandemia egoeragatik.

    Herrian OSTADAReko monitorearekin "Ekonomia zirkularra" tailarrean ateratako ondorioak eta proposamenak jasotzen dituen idatzia eskura eman zaio Iurretako alkateari. 
    1. mailako ekordezkariak - Anas, Ainhoa eta Nahia- izan dira gure bozeramaileak,  eta beraiekin Udaletxeko bilkura-gela batetan proposamenen inguruan solasean izan da  IƱaki alkatea.
    Bide batez bestalde, 3. DBHko Paule Azpitartek -EUSKAL CONFINTen partaidea- beste institutuetako ordezkariekin gazteen batzar  horretan adostutako proposamen orria  helarazi dio ere.

    - UDAL DIAGNOSTIKOA - PROPOSAMENAK

    - EUSKAL CONFINT - ESKAERA

  • ESKOLA CONFINT 2021

    1. 2021/04/28

    3. DBHko ekordezkariek antolatuta (mila esker Maier, Irune, Iskander, Izar, Maddai eta Paule), 2021eko ESKOLA CONFINTa ospatu dugu ikastexean. Konferentzian 3. DBHko ikasleek parte hartu dute eta, bertan, Maiatzaren 5ean  Euskal Confintera eramateko KONPROMISOAK eta LELOAK adostu dira. 

    Aurtengo gaia: KLIMA BABESTEKO EKINTZA izan da, ESKOLA AGENDA 2030ko 13. GIH (Garapen Iraunkorrerako Helburua).

     

    ESKOLA CONFINT - OROBIOGOITIA 2021                   

     - BLOGean INFORMAZIOA  

     

    EUSKAL CONFINTA HEMEN

ALBISTEAK

JASANGARRITASUNAREN BIDEAN

  • 2022/06/08 |

Gure ikastetxeak urte asko daramatza jada Ingurumenaren alde lanean. Eskola Agenda 21ekin hasi ginen  eta Eskola Agenda 30 proiektuaren bidez jarraipena ematen ari gara. 
Honekin lotuta, Eskola Jasangarriaren ziurtagiria ere berriztu dugu hirugarrenez  eta atzo, ekainak 7, Urdaibaiko Ekoetxean 134 lagun inguru bildu ginen gure saria jasotzera.

 

Guzti hau posible izan da ikasle, familia, irakasle eta herriko erakundeek egin duzuen ahaleginagaitik.

Mila esker egiten arin zareten lanagaitik

 

JASANGARRIAK  gara eta izaten jarraitu nahi dugu!!

jasangarriak 22