INGURUMEN ALDEKO KONPROMISOAK JUAN OROBIOGOITIAN

EA30ko ekintzak
- 2023/03/22 |
Konposta, ortua, mugikorrak biltzeko kanpaina, egun berdea... guztien berri duzue gure BLOGean.
Eskerrak gure ekordezkariei egindako lanagatik.

ALBISTEAK
-
Gure ikasleek CONFINT jardunaldietan gertatutakoaren berri ematen digute
Albiste honetan CONFINT jardunaldietan ordezkatu ziguten ikasleek gertakari honen berri ematen digute.
-
JUAN OROBIOGOITIAKO IKASLEAK CONFINT-EAN
Gasteizen burutuko den Estatu mailako Gazteen 1. Konferentzian (CONFINT) Iurretako Juan Orobiogoitia institutuko ikasle bik parte hartuko dute. Hautatutako ikasle biak EMMA VILLENA eta IKER BLANCO dira. DBHko ikasle hauek beste 24rekin batera Euskadi ordezkatuko dute Zain Dezagun Planeta lemapean egingo diren jardunaldi hauetan.
JASANGARRITASUNAREN BIDEAN
- 2022/06/08 |
Gure ikastetxeak urte asko daramatza jada Ingurumenaren alde lanean. Eskola Agenda 21ekin hasi ginen eta Eskola Agenda 30 proiektuaren bidez jarraipena ematen ari gara.
Honekin lotuta, Eskola Jasangarriaren ziurtagiria ere berriztu dugu hirugarrenez eta atzo, ekainak 7, Urdaibaiko Ekoetxean 134 lagun inguru bildu ginen gure saria jasotzera.
Guzti hau posible izan da ikasle, familia, irakasle eta herriko erakundeek egin duzuen ahaleginagaitik.
Mila esker egiten arin zareten lanagaitik
JASANGARRIAK gara eta izaten jarraitu nahi dugu!!!
