Datorren urterako berriak

  • 2020/07/24 |

       Familia agurgarriak,

20-21 ikasturterako ditugun berriak kontatu nahi dizkizuegu:

COVID-19ari aurre egiteko kontingentzia plana diseinatu dugu ikasleen segurtasuna bermeatzeari lehentasuna emanda. Irailaren lehen astean OOGk onartu beharko du eta momentu horretan horren berri emango dizuegu.
HAUSPOA proiektua onartu digute eta honek suposatzen du ordutegi trinkoa izango dugula kurtso osoan zehar (8:10-14:10). Atxikitutako dokumentuan ordutegi berria eta plangintza daukazue eskuragarri. Arratsaldeko errefortzuak, honen beharra duten ikasleentzako izango dira eta tailerrak aukerakoak.
JANTOKI zerbitzua normaltasunez eskainiko da (14:10-15:00).
GARRAIOA zerbitzua ere eskeiniko da ordutegi jarraituaren sartu irteeretarako, baina honen inguruko zehaztasunik ez dugu oraindik.
Beste berririk ez dugun bitartean, opor onak izan eta datorren ikasturtea indarberrituta hastea espero dugu.

       Zuzendaritza taldea