INF HEDATZE
HEDATZE ZER DA
Zer da HEDATZE?
HEDATZE Hezkuntza Sailak bultzatutako proiektua da hezkuntzaren kalitatea hobetzea duena helburu, baina gauza guztien gainetik ikasleri guztiaren arrakasta bilatzen duena. Horretarako institutuaren antolamendua aldatzea aurreikusten du goizeko ordutegiak baimenduz. Gure proiektuaren helburuak honako hauek dira:
- Ikasle guztien eta ikasle bakoitzaren izaera eta egoera kontuan hartuta, heziketa osoa eskainiz, pertsona bezala era autonomo eta kritikoan gara daitezen saiatu.
- Ikastetxeko bizikidetza hobetu, arazo gune batzuk ekidinez, baina, aldi berean, ikasleen harremana sendotuz esparru eta denbora gune desberdinak erabiliz.
- Ikastetxeko proiektuetan ikasleen inplikazioa bultzatu.
- Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatu, ekintza, espazio eta denbora desberdinak erabiliz horretarako.
- Euskararen erabilera indartu.
- Hezkuntza komunitatearen parte hartzea bultzatu, elkarlana eta komunikazioa hobetzeko. Aldi berean, ikasleen jatorrizko herrietako udalekin kolaborazio estuagoa lortu.
Modu praktikoan ulertuta HEDATZE arratsaldetan egiten diren saio batzuk dira non errefortzuak eta tailerrak lantzen diren. Errefortzuetan ikasgaiak indartzen dira eta horrela ikasleak atzean geratzeko arriskua saihestu dezake; Tailerretan ikasleei ikasgaiak alde batera utziz beraiek gustuko dituzten ekintzetan parte hartzeko aukera ematen zaie. Covid 19ak honen funtzionamendua ere oztopatzen ari da, baina honen helburua printzipala maila eta jatorri desberdineko ikasleak bizikidetza hobetzeko asmoarekin testuinguru ez horren akademikoan nahastea da.
Errefortzuak ikastetxeko irakasleok ematen ditugu eta tailerrak ikastetxeko irakasleok edo Familia elkarteko kideek edo beraiek kudeatutakoak dira.
Apustu handia egin dugu proiektu hau aurrera eramateko eta lanean gogotsu gabiltza. Hasierak beti dira gogorrak baina espero dugu Proiektua gurean errotzen joatea. Pausu txikiak, baina sendoak eman nahi ditugu!