egutegia

  Egutegia/Agenda orokorra

 

TALDEKO EGUTEGIA

inika plataformara sarrera

    Kontsultak: Faltak, notak..

 

Irakasleentzat

 

 

Jantoki zerbitzua

  Informazio akademikoa ON LINE

Hezkuntza Saila    

Hezkuntza Saila

2014/03/25etik

contador de visitas para blogger

                                       

24-25 IKASTURTEKO LIBURU ZERRENDA

  • 2024/06/20 |

 

  

Hemen daukazue  24-25 ikasturtean  erabiliko diren testu liburuak:

    1. BATXILERGOA                                                           2. BATXILERGOA

 

 

OHARRA

24-25 ikasturtean Liburu Solidario programan partehartzeko aukera izango da  DBHko maila guztietan
Programa honetan partehartzeari uko eginez gero hauek dira beharrezkoak diren testu liburuak.

     1. DBH                                                                         2. DBH

     3. DBH                                                                         4. DBH

Zure liburu eskaera Elkar liburudendan egin nahi baduzue, hemen duzue esteka:

https://ikastetxeak.elkar.eus/orobiogoitia

 

 

BIDEOAK

 

 

 

URKIOLA: ABENTURA BERDEA

  • 2024/06/19 |

 

  
Urkiola parke naturalaren inguruan,  1. mailako ikasleak lanean ibili dira arlo desberdinetan eta emaitza politak lortu dituzte, horregatik partekatu nahi dizkizuegu gela bakoitzeko botu gehiago izan dituen lanak.

URKIOLA: ABENTURA BERDEA 

Eskerrik asko denoi egindako lanagatik!

BIDEOAK

 

 

 

PALESTINAKO GENOZIDIOA GELDITU!!

  • 2024/06/19 |

 

  

Orobiogoitiako BHI-ko ikasleak eta irakasleak patiora atera gara Palestinar herriari elkartasuna adieraztera eta jasaten ari den genozidioa salatzera

BIDEOAK

 

 

 

TXITXIBURDUNTZIA

  • 2024/06/17 |

 

  

Ekainak 17an ikastetxeko DBHko euskara ordezkariek txitxiburduntzia egin zuten Arriandin kurtsoan zehar egindako lana eskertzeko.

TXITXIBURDUNTZIA

BIDEOAK

 

 

 

DANTZAK IKASTETXEAN

  • 2024/06/16 |

 

  

Proiektu komunitarioan, DBHko 1. mailakoek dantza latinoak ikasten!!
Ikasturtearen kurtso amaieran, 1. mailako ikasleak dantza latinoak ikasten ibili dira, "bachata", "merengue"..., beste batzuen artean. Hemendik eskerrak ematen dizkiogu Iurretako adin nagusiko Eli Rodriguezeri, bere laguntzari esker gauzatu ahal izan delako ekintza hau. Espero dugu, hurrengo ikasturteetan baita ere, adin nagusikoekin lanean jarraitzeko aukera izatea. Belaunaldi desberdinen topagunea izan dugu eta primeran pasatu dugu denok.


DANTZAK

BIDEOAK

 

 

 

ESKOLA AGENDAREN PORTADA 24-25

  • 2024/06/14 |

 

  

OROBIOGOITIAKO AGENDAREN PORTADA 24-25

Urtero lez datorren ikasturteko eskola agendako portada gure ikasle batek egindakoa izango da. Aurtengo irabazlea DBH 2. A-ko Lucía Sánchez izan da. ZORIONAK Lucia!!


ESKOLA AGENDA 24-25

BIDEOAK

 

 

 

LITERATUR LEHIAKETA 2024

  • 2024/06/04 |

 

  

IURRETAKO XXI. LITERATUR LEHIAKETAN PARTE HARTU DUTE OROBIOGOITIAKO IKASLEEK 

Aurton ere, Iurretako Kultur Etxeak antolatuta, Literatur Lehiaketa izan dugu. Aurtengo edizioa XXI.a izan da. Eta urtero bezala, Orobiogotiako ikasleek parte hartu dute lehiaketan lau modalitatetan: ipuina, bertsoa, olerkia eta komikia. Maiatzaren 31an ospatu zen sari-banaketa Askondoko karpan, Naroa Jaioren bertsoak lagun zuela. Argazkietan ikus daiteke gure saridun ikasleak. Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik eta datorren urtera arte !!!


Literatur lehiaketa 2024

BIDEOAK

 

 

 

GURE IKASTETXEKO BERTSOLARIAK

  • 2024/06/03 |

 

  

JOSEBA DE RUEDA BERASALUZE ETA NAROA JAIO JAIO, BIZKAIKO BERTSOLARITZAREN ESKOLARTEKO TXAPELKETAREN FINALEAN.

Gure ikasleak diren Joseba De Rueda Berasaluze (4. DBH) eta Naroa Jaio Jaio (2. BATX.) Arrigorriagan maiatzaren 25ean jokatu zen Bizkaiko Bertsolaritzaren eskolarteko txapelketaren finalerako sailkatu ziren. Naroa Jaio bat-bateko modalitatean aritu da. Naroak Durangon jokatu zen bigarren kanporaketa irabazi zuen eta finalera sailkatu zen. Hala ere, Naroak ezin izan zuen joan finalera azterketa bat egin behar izan zuelako.
 
Joseba finalean egon zen eta irabazi egin zuen txapelketaren lehen saria, kasu honetan idatzizko bertsoen modalitatean. Joseba aurten hasi da bertsoak egiten ikasten Orobiogoitiako HEDATZEk antolatu duen Bertso-tailerrean.Horrela jarrai dezatela eta  Bejondeiela biei !!!

GURE IKASTETXEKO BERTSOLARIAK

BIDEOAK

 

 

 

RAP TAILERRA

  • 2024/06/03 |

 

  

Aurten ere, gure 2.DBH-ko ikasleek, Iurretako Liburutegiak antolatu duen Rap tailerrean parte hartu dute. Raparen iturriak eta garapena landu ondoren, euren kantak sortu dituzte, rap erritmora egokituz. Ondo pasatu dute eta espero dugu hurrengo edizioetan ere, parte hartzen jarraitzea. Mila esker antolatzaileei !!!

RAP TAILERRA 2024

BIDEOAK

 

 

 

Salburua 23

Salburua Parkean

  • 2023/06/05 |

Astelehenean, ekainak 5, gure ekordezkariok Gasteizko Salburua Parkera joan ginen.  Bertan hezegunearekin lotutuako biodibertsitatea behatu genuen. Alde batetetik padura horretan urte osoa pasatzen duten espeziak ikusi genituen; bestetik, hegazti migratzaile batzuk, udaberriarekin Salburuara iritsitakoak.  Horrez gain, landareriaren aniztasunari erreparatu genion. 

Bukatzeko, Landako pantanoan bainua eta hamarretako ederrak hartu genituen. 

Salburua


ALBISTEAK