2014/03/25etik

2021-2021 ikasturterako AURREMATRIKULA
- 2021/01/15 |
Kaixo:
Aurten aurrematrikulatzeko epea hurrengo hau izango da: 2021eko urtarrilaren 18tik 29ra arte.
Egoerak bultzatuta, Juan Orobiogoitia BHIrako aurrematrikulak osatzeko modua aldatu behar izan dugu. Ezinezkoa zaigunez talde handiko aurrez aurreko bilerarik egitea, aukera digitalaz baliatuko gara.
Hurrengo Powerpointean gure informazioa azaltzen da.
Zalantzaren bat izanez gero, mesedez, gurekin harremanetan jarri.
Mila esker!!
MARTXOAK 8 LEHIAKETA (II)
Aste honetan Emakume Zientzialariaren Nazioarteko eguna ospatzen denez, aste honetako biografiaren protagonista zientzilari ospetsu bat da, Kimikaria hain zuzen ere, Maribel Arriortua.
Erantzunak DBHko eraikineko sarreran dagoen kutxan batuko dira.
Ainhoa Azpitarte, 1. Batxilerreko ikaslea, abeslari.
- 2021/01/17 |
Klak euskal proiektuaren barruan, Durangaldeko hainbat ikastetxeko ikasleak batu dira eta euskal abesti baten bideoklipa egin dute. Batzuk kamara eta grabazio lanetan ibili dira. Beste batzuk, ordea, abeslari eta musikari aritu dira. Horien artean Ainhoa Azpitarte ikaslea egon da.
Goza dezagun bideoklipa entzun eta ikusiz!!!