egutegia

  Egutegia/Agenda orokorra


TALDEKO EGUTEGIA

inika plataformara sarrera

    Kontsultak: Faltak, notak..

 

Irakasleentzat


Jantoki zerbitzua

 

 

 

 


Orientazioa

Eskola Web

Hezkuntza Saila    

Hezkuntza Saila

  Informazio akademikoa ON LINE

    

      

 

 

2014/03/25etik

contador de visitas para blogger

 

Interneten era seguruan nabigatzeko iradokizunak

Interneten era seguruan nabigatzeko iradokizunak

                                       

Datorren urterako berriak

  • 2020/07/24 |

       Familia agurgarriak,

20-21 ikasturterako ditugun berriak kontatu nahi dizkizuegu:

COVID-19ari aurre egiteko kontingentzia plana diseinatu dugu ikasleen segurtasuna bermeatzeari lehentasuna emanda. Irailaren lehen astean OOGk onartu beharko du eta momentu horretan horren berri emango dizuegu.
HAUSPOA proiektua onartu digute eta honek suposatzen du ordutegi trinkoa izango dugula kurtso osoan zehar (8:10-14:10). Atxikitutako dokumentuan ordutegi berria eta plangintza daukazue eskuragarri. Arratsaldeko errefortzuak, honen beharra duten ikasleentzako izango dira eta tailerrak aukerakoak.
JANTOKI zerbitzua normaltasunez eskainiko da (14:10-15:00).
GARRAIOA zerbitzua ere eskeiniko da ordutegi jarraituaren sartu irteeretarako, baina honen inguruko zehaztasunik ez dugu oraindik.
Beste berririk ez dugun bitartean, opor onak izan eta datorren ikasturtea indarberrituta hastea espero dugu.

       Zuzendaritza taldea

 

Datorren urterako ikasliburuak

  • 2020/06/23 |

IKASLIBURUAK ETA MATERIALA  2020-2021 IKASTURTERAKO

- 1. DBH               - 2. DBH

- 3. DBH               - 4. DBH  

BATXILERGOA

- 1. BATX             - 2. BATX     

* GURASO ELKARTEaren  bitartez ikasliburuak erreserbatzeko informazioa hemen:                                                         

Iurretako XVII Literatur Lehiaketa

  • 2020/06/17 |

Aurten ezin izan dugu elkarrekin partekatu momentu hau baina egin, egin dugu!
 

Laster lehiaketan partehartzeagatik oparia, liburua eta sarituei zuen sariak heleraziko dizkizuegu…
Eskerrik asko bihotzez zuen literatur lanak sortzen edo irakurtzen egon zareten guztioi, guzti hau ezingo zen posible izan denon ahaleginik gabe, biba zuek!

 

Hona hemen sari-banaketa irudikatzen duen bideoa:

Animo eta laster arte!

 

cid:image006.jpg@01D44E9A.C6AAA7F0

MARTXOAK 8 ikastetxean

Aurten martxoak 8 igandea izanik, ikastetxean antolaturiko ekintzak astelehenean, martxoaren 9an egingo ditugu.

10:40tan guztiok DBHko eraikineko patioan bilduko gara.

Bertan, alde batetik,  Emakundek aurten erabili duen lemaren inguruko informazioa irakurri eta hausnarketa egingo dugu, Beste alde batetik, emakumeen biografiekin izan dugun lehiaketako sari banaketa egingo dugu eta azkenik, argazkia aterako dugu.


Gogoratu, morea den zerbait baldin baduzue, animatu eta ekarri jantzita

EMAKUNDEren BIDEOA


MANIFESTUA

Gure ikastetxeak eta herriak parekidetasunaren, hezkidetzaren bidean aurrera egin duela aitortzen dugu, baina oraindik badugu bidea egiteko.
Hemen garenok eta ordezkatzen ditugunak hauxe eskatzen dugu:

  • Emakumeen eskubide guztiak eta giza eskubide guztiak bermatzea.
  • Emakumeen aurkako genero-biolentzia erabat eliminatzea eta ikastetxe zein herrian lasai, inolako kexkarik gabe bizi eta ibiltzea.
  • Gure herriko hainbat neskek eta emakumek jasaten dituzten baldintza txiro eta txarrak atzematea, horietatik ateratzea eta egoera hori gainditzea.
  • Emakumeek aukera berdintasunean,  Gizarteratze  prozesuan duen parte hartzean eta erabakitzeko aukeran aurrera egitea.
  • Emakumeen hezkuntza integralaren alde egitea.
  • Emakumeak lan munduan aukera berdinak izatea,  bere autonomĂ­a eta askatasunean aurrera egin ahal izateko

BERTSOLARITZA TALDEAK SORTUTAKO BERTSOAK


ESKERRIK ASKO!

  • 2020/06/16 |

Euskal Txokoko sortzaileei, eskerrik asko!

Unai Juaristi, Leire Etxano, Imanol Blanco eta Miren Zorrakin izan ziren iaz Euskal Txokoa sortu zuten ikasleak.

Ikastetxetik badoazela eta, eskerrik asko eta ondo segi!

HARRERA 20-21 ikasturterako

  • 2020/06/18 |

Aurten ezin izan dugu ospatu HARRERA EKITALDIA, hurrengo urtean gure institutura etorriko diren  ikasle berriei ongietorria emateko eguna, baina 1. DBHko ikasleek elkarlanean aurkezpen hau prestatu dute.

ONGI ETORRI GUZTIOI!

2020-2021ko Agenda-portada lehiaketaren irabazlea

  • 2020/06/03 |

 

Lehia gogorra izan da. 

Hemen duzue gure  20/21 Agenda-portada lehiaketaren irabazlea:

NICOLE TINOCO eta bere EGUZKILOREAK

ZORIONAK NICOLE!!!

                                                                

   

 

MAIATZAK 17, LGTB FOBIAREN AURKAKO EGUNA

DENOK EZBERDINAK GARA! 

 

Hona hemen Herri Bibliotekak LGTBI fobiaren aurkako eguna dela eta prestatu duen irakurketa gida: umeak, gazte eta helduentzat liburu zein pelikula sorta.

ASKE MAITE