egutegia

  Egutegia/Agenda orokorra


TALDEKO EGUTEGIA

inika plataformara sarrera

    Kontsultak: Faltak, notak..

 

Irakasleentzat

Jantoki zerbitzua

 

 

 

 


Orientazioa

Eskola Web

Hezkuntza Saila    

Hezkuntza Saila

  Informazio akademikoa ON LINE

    

      

 

 

2014/03/25etik

contador de visitas para blogger

 

BARATZA 4DBH SITE

Gure ortu ekologikoa martxan jartzen

 

                                       

"ZIENTZIAREN EMOZIOA" hitzaldia

  • 2021/01/25 |

Aurreko barikuan Gotzone Barandika Argoitiak, Zientzia eta Teknologia Falkultateko  Doktorego Eskola Zuendariak, Batxilergoko 1.Ako eta Kultura Zientifikoko ikasleei hitzaldia eman zien (STEAM proiektuaren barruan): "ZIENTZIAREN EMOZIOA"

ARGAZKIAK

Zientziaren emozioa

HEZKIDETZAKO HITZALDIA

  • 2021/01/21 |

HEZKIDETZA  proiektuko ekimena izan genuen asteazkenean:

Jare Itzazelaia eta Maren Blancok, 2. batxiko ikasleak, 1, batxikoei emandako hitzaldia.

hezkidetza hitzaldia

2021-2021 ikasturterako AURREMATRIKULA

  • 2021/01/15 |

Kaixo:

Aurten aurrematrikulatzeko epea hurrengo hau izango da: 2021eko urtarrilaren 18tik 29ra arte.

Egoerak bultzatuta, Juan Orobiogoitia BHIrako aurrematrikulak osatzeko modua aldatu behar izan dugu. Ezinezkoa zaigunez talde handiko aurrez aurreko bilerarik egitea, aukera digitalaz baliatuko gara.

Hurrengo Powerpointean gure informazioa azaltzen da.

Zalantzaren bat izanez gero, mesedez, gurekin harremanetan jarri.

Mila esker!!

MARTXOAK 8 ikastetxean

Aurten martxoak 8 igandea izanik, ikastetxean antolaturiko ekintzak astelehenean, martxoaren 9an egingo ditugu.

10:40tan guztiok DBHko eraikineko patioan bilduko gara.

Bertan, alde batetik,  Emakundek aurten erabili duen lemaren inguruko informazioa irakurri eta hausnarketa egingo dugu, Beste alde batetik, emakumeen biografiekin izan dugun lehiaketako sari banaketa egingo dugu eta azkenik, argazkia aterako dugu.


Gogoratu, morea den zerbait baldin baduzue, animatu eta ekarri jantzita

EMAKUNDEren BIDEOA


MANIFESTUA

Gure ikastetxeak eta herriak parekidetasunaren, hezkidetzaren bidean aurrera egin duela aitortzen dugu, baina oraindik badugu bidea egiteko.
Hemen garenok eta ordezkatzen ditugunak hauxe eskatzen dugu:

  • Emakumeen eskubide guztiak eta giza eskubide guztiak bermatzea.
  • Emakumeen aurkako genero-biolentzia erabat eliminatzea eta ikastetxe zein herrian lasai, inolako kexkarik gabe bizi eta ibiltzea.
  • Gure herriko hainbat neskek eta emakumek jasaten dituzten baldintza txiro eta txarrak atzematea, horietatik ateratzea eta egoera hori gainditzea.
  • Emakumeek aukera berdintasunean,  Gizarteratze  prozesuan duen parte hartzean eta erabakitzeko aukeran aurrera egitea.
  • Emakumeen hezkuntza integralaren alde egitea.
  • Emakumeak lan munduan aukera berdinak izatea,  bere autonomía eta askatasunean aurrera egin ahal izateko

BERTSOLARITZA TALDEAK SORTUTAKO BERTSOAK


Ainhoa Azpitarte, 1. Batxilerreko ikaslea, abeslari.

  • 2021/01/17 |

Klak euskal proiektuaren barruan, Durangaldeko hainbat ikastetxeko ikasleak batu dira eta euskal abesti baten bideoklipa egin dute. Batzuk kamara eta grabazio lanetan ibili dira. Beste batzuk, ordea, abeslari eta musikari aritu dira. Horien artean Ainhoa Azpitarte ikaslea egon da.

Goza dezagun bideoklipa entzun eta ikusiz!!!