egutegia

  Egutegia/Agenda orokorra


TALDEKO EGUTEGIA

inika plataformara sarrera

    Kontsultak: Faltak, notak..

 

Irakasleentzat

Jantoki zerbitzua

 

 

 

 


Orientazioa

Eskola Web

Hezkuntza Saila    

Hezkuntza Saila

  Informazio akademikoa ON LINE

    

      

 

 

2014/03/25etik

contador de visitas para blogger

 

Interneten era seguruan nabigatzeko iradokizunak

Interneten era seguruan nabigatzeko iradokizunak

                                       

Familientzako hitzaldia: MAITASUN ERROMANTIKOA DESMUNTATZEN YOUTUBEn

  • 2020/11/25 |

Hemen duzue Azarok 25ean Josune Muñoz-ek eskainitako hitzaldia Ibarretxe Kultur-Etxean, Iurretako Bibliotekak antolatuta.

Abenduak 2arte egongo da ikusgai YOUTUBEko Iurretako Bibliotekako kanalean. 

 

ANBOTO aldizkarian elkarrizketa

 


EUSKARALDIA OROBIOGOITIAN

  • 2020/11/23 |

2020ko Euskaraldia abian da gurean ere pasa den asteko barikutik. 15 egun ditugu aurretik Euskal Herri osoan egingo den ariketa sozial eta kolektibo hau aurrera eramateko.

Horretarako hainbat arigune sortu ditugu institutuan: Batxilerreko ikasleak, mintegiak, Zuzendaritza, irakasleak ez diren langileenak, familia elkartea eta jantokiko langileenak. Horretaz gain, ariguneetako partaideei Belarriprest edo Ahobizi txapak banatu zaizkie. Azaroaren 20an, Euskaraldiaren lehen egunean, HNPko ordezkariak sartu ziren geleetara Euskaraldia zer den azaltzeko. Azalpenaz gain, aurreko edizioaren bideo bat eta aurtongo Euskaraldiaren abestia ikusi zuten ikasle guztiek.

 

Euskaraldia 2020

GAU BELTZA

  • 2020/10/30 |

Animen Gauaren inguruan Euskal Txokoko ikasleek erakusketa jarri dute gure ikastetxean,  tradizio ezezagun hauek plazaratzeko asmoaz. Domu Santuen bueltan ospatzen den Gau Beltzaren inguruko azalpen-panelak eta kandelaz beteriko kalabaza bana ipini dugu DBHko eta Batxillereko eraikinetan. Bestalde ere, 2. Batxillereko hainbat ikaslek beren aitite-amamen testigantzak jaso dituzte ospakizun honen inguruan.

Animen gaua, Akerbeltz, Gaba baltza, Katubaltz... urriaren 31aren bueltan ospatzen da Euskal Herrian.

Aurten jaietarako girorik ez dago baina ohitura zaharrak gogoan ditugu.

Animen gaua