egutegia

  Egutegia/Agenda orokorra


TALDEKO EGUTEGIA

inika plataformara sarrera

    Kontsultak: Faltak, notak..

 

Irakasleentzat

Jantoki zerbitzua

 

 

 

 


Orientazioa

Eskola Web

Hezkuntza Saila    

Hezkuntza Saila

  Informazio akademikoa ON LINE

    

      

 

 

2014/03/25etik

contador de visitas para blogger

 

BARATZA 4DBH SITE

Gure ortu ekologikoa martxan jartzen

 

                                       

M8 OROBIOGOITIAN

  • 2021/02/27 |

KABI GURE TXINPALAGUN BERRIA!!

  • 2021/02/24 |

Aurten ere mugikorrak biriziklatzeko kanpaina - Jane Gooball Instituturen eskutik, koltana berrerabilia izan dadin eta txinpantze eta gorilen habitata zaintzearen alde, MUGI ZAITEZ OIHANAREN ALDE!- oso arrakastatsua  izan da (52 mugikor bildu eta bidali ditugu) eta ondorioz, 2018an bezala, sari berezia lortu dugu:

Congoko txinpanze bat gure besoetakoa izendatu dute, 2018an LEMBA izan zen, oraingoan KABI.

KABI, Congon Jane Goddball errehabilitazio zentruan bizi den txinpazea da, eta gure besoetakoa denaren izendapenaren ZIURTAGIRIA jaso dugu.

 

Hemen CHIMPAMIG@Sen TXOSTENA

 

Kanpainaren informazio gehiago: 

www.movilizateporlaselva.org

www.janegoodall.es 

 

www.janegoodallsenegal.org 

 

ALBISTEAK

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

  1. 2020/11/25 |
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, Hezkidetza taldeko partaideak aurten indarkeria sufritu duten emakumeekin bat eginez, zenbait ekintza prestatu dituzte.
 
Ekintza  bat online burutuko da eta  4. saioan (11:40) hasiko da.

KLIKATU  HEMEN "streaming" jarraitzeko saioa.

ABESTIAREN LETRA HEMEN

MAITE eta AINHOAk eskainitako abesti ederra:

GURE IKASTETXEAN KOMUNITATE ESKOLARRAK GRABATUTAKO BIDEOA

 

INSTALAZIO ARTISTIKOA

azaroak 25 instalazioa

Artearen Historiako ikasleek egin dute, 2019an hildako 55 emakumeak gogoratzeko eta euren hutsunea salatzeko.

Batxilerreko ikasleek prestatutako tailerra DBH2 mailakoentzat

azaroak 25 - tailerra


KARMELE JAIOren BERBALDIA

  • 2021/02/26 |
Iurretako Herri Bibliotekak  “Emakumeak eta Literatura” zikloaren barne martxorako prestatu duen berbaldia:  
Aurtengo edizioan Karmele Jaiorekin egoteko aukera izango dugu, Josune Muñoz-ek elkarrizketatuko duelarik.
 
EGUNA: Martxoak 3 (asteazkena) ORDUA: 18:30 HIZKUNTZA: Euskara
LEKUA: IBARRETXE KULTUR ETXEA (Areto Nagusia)
 

Modu ezberdinetan parte hartu ahal izango duzu:
Presentzialki (gonbidapenak behar dira, otsailak 15etik aurrera egongo dira eskuragai agortu arte) Bibliotekan eskuratu daitezke, bertara joanez edo telefonoz erreserbatuta 94 681 27 26 (pertsonako gehienez ere 2 gonbidapen erreserbatu daitezke)
Streaming bitartez: berbaldia online jarraitu ahal izango duzu eta gero txataren bitartez galderak egiteko aukera izango duzu. Lotura bat bidaliko dizugu, horretarako jarri gurekin harremanetan  biblioteka@iurreta.eus / 688 863 736 (zure izen-abizenak, emaila eta telefono mugikor baten zenbakia  bat beharko dugu)
Bibliotekako You Tube kanaletik: https://labur.eus/pmE8K. Berbaldia grabatu egingo dugu eta martxoak 10erarte egongo da ikusgai gure kanalean.

 

ZIENTZIA BADA NESKEN KONTUA!

  • 2021/02/11 |

Otsailak 11, emakume zientzilarien nazioarteko eguna ospatzen da, 5.GIHarekin zuzenenan erlazionatutako gaia.  Hurrengo esteketan informazioa eta baliabide desberdinak eskaintzen dira:

IKAS2DEAK PROGRAMA OROBIOGOITIAN

  • 2021/02/01 |

Ikas2deak programa HNPren eskutik etorri da eta helburua da ikasleek zenbait ofizioren ezaugarriak bertatik-bertara ezagutzea.

Hori zela eta, urtarrilaren 29an, aurreko barikuan, gurera etorri zitzaigun Kimetz Arana, Traparango artzaia eta nekazaria. Kimetzek 4. DBHko ikasleei azaldu zien bere ofizioaren gorabeherak: zergatik hartu zuen artzaintza eta nekazaritza ogibidetzat, noiz hasi zen, zelan, etorkizuna...

ikas2bideak