2014/03/25etik

2021-2021 ikasturterako AURREMATRIKULA
- 2021/01/15 |
Kaixo:
Aurten aurrematrikulatzeko epea hurrengo hau izango da: 2021eko urtarrilaren 18tik 29ra arte.
Egoerak bultzatuta, Juan Orobiogoitia BHIrako aurrematrikulak osatzeko modua aldatu behar izan dugu. Ezinezkoa zaigunez talde handiko aurrez aurreko bilerarik egitea, aukera digitalaz baliatuko gara.
Hurrengo Powerpointean gure informazioa azaltzen da.
Zalantzaren bat izanez gero, mesedez, gurekin harremanetan jarri.
Mila esker!!
- 2019/09/03 |
2019-2020 ikasturteko aurkezpen eguna: IRAILAK 9, goizeko 10etan.
• Lehenengo, zerrendetan konprobatu zein den zure taldea.
• Gero, itxaron beharko duzu:
- 1. DBHkoak: Jantokian
- 2. eta 3. DBHkoak: DBHko patioan
- 4. DBHkoak eta Batxilerrekoak: Batxilerreko patioan
• Zure tutorea zein den jakingo duzu eta berarekin joango zara dagokizun gelara.
11:00etan, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat, liburu solidarioen banaketa
• DBHko liburutegian izango da.
• Liburuak etxera eramateko motxila beharko duzue.
11:30etan, autobusa.
Materiala eta testu liburuak
Ainhoa Azpitarte, 1. Batxilerreko ikaslea, abeslari.
- 2021/01/17 |
Klak euskal proiektuaren barruan, Durangaldeko hainbat ikastetxeko ikasleak batu dira eta euskal abesti baten bideoklipa egin dute. Batzuk kamara eta grabazio lanetan ibili dira. Beste batzuk, ordea, abeslari eta musikari aritu dira. Horien artean Ainhoa Azpitarte ikaslea egon da.
Goza dezagun bideoklipa entzun eta ikusiz!!!