2014/03/25etik

EGUNEAN BEHIN LEHIAKETA
- 2021/04/13 |
Azkenean hiru sari mota eman dira:
- Lehen postua lortu duena: Liher Ortiz de Zarate (3C)
- Lehenengo hamarren arteko zozketan: Naroa Basalo (Batx 1A)
- Partaide guztien arteko zozketan: Maialen Fernandez de Arroyabe (1A)
Zorionak guztiei eta eskerrik asko parte hartzearren.
Ea hurrengo txandan ere parte hartzen dugun!

BATXILERGOKO MATRIKULAZIOA 21-22
- 2021/04/06 |
Batxilergorako aurrematrikula epea Juan Orobiogoitia Institutuan apirilaren 12tik 23ra.
Aurkezpena azalduta :
BATX1
BATX2
Ikasleak eta gurasoak:
ALBISTEAK
ALBAOLAra 3. DBH - KRONIKA
- 2018/11/10 |
Urriaren 31n DBHko 3.mailako ikasleak Albaola Kultur Faktoriara joan ginen. Goizeko hamarrak aldera heldu ginen Pasaiara autobusez eta oinez egin genuen museraino doan ibilbidea. Hamabost minutuz itxaron genuen bertan gidak etorri ziren arte.
Hiru taldetan banatu ginen eta erakusketa ikusten hasi ginen. Horretan San Joan baleontziaren historia eta XVI. mendeko testuingurua azaldu ziguten. Izan ere, San Joan baleontzia Red Bayn ondoratu zen, Kanadako ekialdean, XVI. mendean haitz baten kontra jo ostean. San Joan baleontzia oso garrantzitsua da eta UNESCOren ikur bihurtu da.
Ondoren tailerra bisitatu genuen eta gero eraikitzen ari diren San Joan baleontziaren erreplika ikusteko aukera izan genuen.
Amaitzeko, Pasaian zehar ibili ginen eta autobusez itzuli ginen Iurretara.