2014/03/25etik

2021-2021 ikasturterako AURREMATRIKULA
- 2021/01/15 |
Kaixo:
Aurten aurrematrikulatzeko epea hurrengo hau izango da: 2021eko urtarrilaren 18tik 29ra arte.
Egoerak bultzatuta, Juan Orobiogoitia BHIrako aurrematrikulak osatzeko modua aldatu behar izan dugu. Ezinezkoa zaigunez talde handiko aurrez aurreko bilerarik egitea, aukera digitalaz baliatuko gara.
Hurrengo Powerpointean gure informazioa azaltzen da.
Zalantzaren bat izanez gero, mesedez, gurekin harremanetan jarri.
Mila esker!!
BOOKTUBERBOOM
- 2020/10/01 |
Booktuberboom booktuber lehiaketa -Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak antolatutako ekintza- martxan da berriz ere. IV. edizioa sorpresa berriz betea dator.
Booktuberrak, YouTuben liburuen gomendioak eta iruzkinak eskaintzen dituzten gazte youtuberrak dira eta fenomeno hau geurera hurbiltzen ari da lehiaketa honi esker. Lehiaketaren helburua gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea da.
14 eta 18 urte bitartean badituzu IV. Booktuberboom lehiaketan parte har dezakezu. Erraza da: liburua irakurri, kamara aurrean jarri eta youtuber profesional moduan hitz egin behar duzu liburuari buruz.
Adi! Booktubeak jasotzeko azken eguna azaroaren 25a izango da!
- Lehiaketan parte hartzeko OINARRIAK
- BOOKTUBERBOOM
Animatu, eman “like” eta harpidetu lehiaketara!
Ainhoa Azpitarte, 1. Batxilerreko ikaslea, abeslari.
- 2021/01/17 |
Klak euskal proiektuaren barruan, Durangaldeko hainbat ikastetxeko ikasleak batu dira eta euskal abesti baten bideoklipa egin dute. Batzuk kamara eta grabazio lanetan ibili dira. Beste batzuk, ordea, abeslari eta musikari aritu dira. Horien artean Ainhoa Azpitarte ikaslea egon da.
Goza dezagun bideoklipa entzun eta ikusiz!!!