2014/03/25etik

M8 OROBIOGOITIAN
- 2021/02/27 |

KABI GURE TXINPALAGUN BERRIA!!
- 2021/02/24 |
Aurten ere mugikorrak biriziklatzeko kanpaina - Jane Gooball Instituturen eskutik, koltana berrerabilia izan dadin eta txinpantze eta gorilen habitata zaintzearen alde, MUGI ZAITEZ OIHANAREN ALDE!- oso arrakastatsua izan da (52 mugikor bildu eta bidali ditugu) eta ondorioz, 2018an bezala, sari berezia lortu dugu:
Congoko txinpanze bat gure besoetakoa izendatu dute, 2018an LEMBA izan zen, oraingoan KABI.
KABI, Congon Jane Goddball errehabilitazio zentruan bizi den txinpazea da, eta gure besoetakoa denaren izendapenaren ZIURTAGIRIA jaso dugu.
Hemen CHIMPAMIG@Sen TXOSTENA
Kanpainaren informazio gehiago:
ALBISTEAK
Errefuxiatuentzako JANARI BILKETA
- 2019/04/30 |
APIRILAREN 30tik MAIATZAREN 10era, Durangaldeko ikastetxe desberdinekin batera, Lesbosen dauden errefuxiatuentzako JANARI BILKETA egingo dugu, HEMENDIK HARANTZ Durangaldea pertsona errefuxiatuei laguntzeko plataformatik zabaldutako deialdarekin bat eginez.
Dakizuenez, Europako ateetan gelditu behar izan diren pertsona errefuxiatuen egoera geroz eta larriagoa da.
Kanpaina honetan bilduko ditugun elikagaiak hauek dira:
- Arrain, barazki eta lekale kontserbak.
- Babarrunak, dilistak, garbantzuak, pasta eta arroza (hazi luzea).
- Olioa.
Kanpaina honetan lortzen dugun janari guztia, gaur egun Greziako Lesbos irlan ZAPOREAKek daukan sukaldea ornitzeko izango da (egunean 1.300 otordu banatzen dituzte).
Eskerrik asko Maiztegi eskola eta Juan Orobiogoitia institutuari!
KARMELE JAIOren BERBALDIA
- 2021/02/26 |

Modu ezberdinetan parte hartu ahal izango duzu:
Presentzialki (gonbidapenak behar dira, otsailak 15etik aurrera egongo dira eskuragai agortu arte) Bibliotekan eskuratu daitezke, bertara joanez edo telefonoz erreserbatuta 94 681 27 26 (pertsonako gehienez ere 2 gonbidapen erreserbatu daitezke)
Streaming bitartez: berbaldia online jarraitu ahal izango duzu eta gero txataren bitartez galderak egiteko aukera izango duzu. Lotura bat bidaliko dizugu, horretarako jarri gurekin harremanetan biblioteka@iurreta.eus / 688 863 736 (zure izen-abizenak, emaila eta telefono mugikor baten zenbakia bat beharko dugu)
Bibliotekako You Tube kanaletik: https://labur.eus/pmE8K. Berbaldia grabatu egingo dugu eta martxoak 10erarte egongo da ikusgai gure kanalean.
ZIENTZIA BADA NESKEN KONTUA!
- 2021/02/11 |
Otsailak 11, emakume zientzilarien nazioarteko eguna ospatzen da, 5.GIHarekin zuzenenan erlazionatutako gaia. Hurrengo esteketan informazioa eta baliabide desberdinak eskaintzen dira:
- Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna (programa eta ekintzak)
- Emakumeak Zientzian karta-jokoa inprimatzeko kit-a
- Las científicas, líderes en la lucha contra el Covid-19
BIDEOAK
- Emakumeak zientzian: genero arraila
- Emakumeak zientzian: zer da zientzia zuretzat?
IKAS2DEAK PROGRAMA OROBIOGOITIAN
- 2021/02/01 |
Ikas2deak programa HNPren eskutik etorri da eta helburua da ikasleek zenbait ofizioren ezaugarriak bertatik-bertara ezagutzea.