2014/03/25etik

2021-2021 ikasturterako AURREMATRIKULA
- 2021/01/15 |
Kaixo:
Aurten aurrematrikulatzeko epea hurrengo hau izango da: 2021eko urtarrilaren 18tik 29ra arte.
Egoerak bultzatuta, Juan Orobiogoitia BHIrako aurrematrikulak osatzeko modua aldatu behar izan dugu. Ezinezkoa zaigunez talde handiko aurrez aurreko bilerarik egitea, aukera digitalaz baliatuko gara.
Hurrengo Powerpointean gure informazioa azaltzen da.
Zalantzaren bat izanez gero, mesedez, gurekin harremanetan jarri.
Mila esker!!
- 2019/12/19 |
EAEko Liburutegi Sareak, Galtzagorri Elkartearekin batera, Booktuberboom Lehiaketa antolatzen du gazteen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurketa sustatzeko helburuarekin.
BOOKTUBERBOOM wordpress - ALBISTEA
Aurten BOOKTUBERBOOM LEHIAKETAren III. edizioa ospatu eginda eta garailea gure ikastetxeko LIBE FUNDAZURI izan da.
ZORIONAK LIBE!!!

ZORIONAK LIBE!!!
Ainhoa Azpitarte, 1. Batxilerreko ikaslea, abeslari.
- 2021/01/17 |
Klak euskal proiektuaren barruan, Durangaldeko hainbat ikastetxeko ikasleak batu dira eta euskal abesti baten bideoklipa egin dute. Batzuk kamara eta grabazio lanetan ibili dira. Beste batzuk, ordea, abeslari eta musikari aritu dira. Horien artean Ainhoa Azpitarte ikaslea egon da.
Goza dezagun bideoklipa entzun eta ikusiz!!!