BELDUR BARIK lehiaketa
- 2017/09/27 |
DURANGALDEKO GAZTEEI ZUZENDUTAKO BELDUR BARIK LEHIAKETA 2017 MARTXAN DAGO! Anima zaitezte!
12-26 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte.
Bi kategoria daude:
1. kategoria: 12 - 17 urte
2. kategoria: 18 - 26 urte
Beldur Barik indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Alegia, Beldur Barik jarrera bultzatzea.
Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.