BOOKTUBERBOOM YOUTUBEN

  • 2020/11/03 |
GALTZAGORRI ELKARTETIK JASOTAKO MEZUA:

Booktuberboom EAEko booktuber lehiaketaren 4. Edizioa martxan dugu. Urtero,  kedada presentzialak egin izan ditugu zuen herriko liburutegi eta gaztelekuetan. Hauetan, gazteekin liburuen inguruan aritzeaz gain, booktuber bilakatzeko pausuak deskubritzen ibili izan gara.

Aurten, covid 19a eta segurtasun neurriak direla eta, kedada presentzialak antolatzea oso zaila egin zaigu. Baina, ez gara geldirik geratu! Guk ere kamarak martxan jarri eta booktuber bilakatu gara zuen ikastetxeetako pantailetara iristeko. Izan ere, kedada birtualak antolatu ditugu YouTubeko saio baten formatuan eta horrela estrenatu dugu Booktuberboom Saioa!

Bertan, 10-15 minutu inguruko 5 kedada birtual ikusteko (nahi duenak podcast gisa entzuteko) aukera izango duzue. Kedada hauetan literatura eta liburuez aritzeaz gain, sare sozialen inguruan ere arituko gara booktuber onen gisara: zer den booktuber edo bookstagramer bat, sortzaileei elkarrizketak, gazteentzako liburu gomendioak, album ilustratuaren kontaketa, Unpoltsing, TAG, DIY eta Haul asko! Ez dakizuela zer diren? Eman play eta sartu Booktuberboom YouTubeko kanala

BOOKTUBERBOOM SAIOA