EUSKARALDIA OROBIOGOITIAN

  • 2020/11/23 |

EUSKARAREN HISTORIAREN ERAKUSKETA. Euskaraldiarekin eta Euskara egunarekin bat eginez, Hizkuntza Normalkuntza Batzordeak Euskararen Historiaren gaineko erakusketa bat antolatu dute. Oskar Caballerok ekarritako panel mordoek osatzen dute erakusketa. Bertan, gure hizkuntzaren bilakaera idazkien, grafikoen eta mapen bidez ikus daiteke erromatarren garaitik gure egunetara arte. Benetan erakusketa polita eta didaktikoa. 

 

2020ko Euskaraldia abian da gurean ere pasa den asteko barikutik. 15 egun ditugu aurretik Euskal Herri osoan egingo den ariketa sozial eta kolektibo hau aurrera eramateko.

Horretarako hainbat arigune sortu ditugu institutuan: Batxilerreko ikasleak, mintegiak, Zuzendaritza, irakasleak ez diren langileenak, familia elkartea eta jantokiko langileenak. Horretaz gain, ariguneetako partaideei Belarriprest edo Ahobizi txapak banatu zaizkie. Azaroaren 20an, Euskaraldiaren lehen egunean, HNPko ordezkariak sartu ziren geleetara Euskaraldia zer den azaltzeko. Azalpenaz gain, aurreko edizioaren bideo bat eta aurtongo Euskaraldiaren abestia ikusi zuten ikasle guztiek.

 

Euskaraldia 2020