OHARRA: SAHARArako LAGUNTZA

  • 2020/12/16 |

Urtero legez, Rio de Oro Durangaldea Elkarteak, Iurretako Udalarekin elkarlanean, “XVII. SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA: PIZTU ITXAROPENA kanpaina martxan jarri du, saharar errefuxiatuen kanpamendura jatekoak bidaltzeko. Kutxak Batxiko sarreran eta DBHn idazkaritza alboko gelatxoan daude.

Zer bildu:

ARROZA, LEKALEAK, PASTAK, AZUKREA, HEGALUZEA OLIOTAN, SARDINAK OLIOTAN eta KONPRESAK, batez ere.

Hala ere, nahi duenak GALTZEN EZ DIREN bestelako PRODUKTUAK ere eman ahal izango ditu.

Kanpainak 2020ko abenduaren 16tik 22ra (12:30ak arte) iraungo du. Jatekoak eskolako Idazkaritzan edo Atezaintzan utzi ditzakezue.