BELDUR BARIK lehiaketa

  • 2021/09/16 |

GAZTEEI ZUZENDUTAKO  BELDUR BARIK LEHIAKETA MARTXAN DAGO! Anima zaitezte!

12-26 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.

Beldur Barik indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Hau da, Beldur Barik jarrera bultzatzea.


Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.