Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

  • 2021/11/25 |
 
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, Hezkidetza taldeak, aurten indarkeria sufritu duten emakumeekin bat eginez, zenbait ekintza prestatu du.
 

 

EGITARAUA (AZAROAK 25)

8:10- 8:20: DBH eta BATX. ikasleek gelan BELDUR BARIK lehiaketarako ikastetxeko ikasleek egin dituzten bideoak ikusiko dituzte.(1.orduan klasea duen irakaslea arduratuko da bideoak jartzeaz).

8:20-8.30: DBH1-3-4.  DBH eraikineko fatxada morez janztea dugu helburu. Horretarako, aurreko egunetan gelara eraman dituzten arropa, zapi, ohial... moreak eskegiko dituzte leihoetan(sokak eta  erropa eskegitzeko pintzak geletara eramango ditugu).Gela bakoitzean ikasle arduradunak izendatuta daude ekintza zuzentzeko

10:55: Ikasle eta irakasleok DBH eraikineko aurrean argazkia. ANIMATU ETA EKARRI ZERBAIT  MOREA SOINEAN!!!

11:00-11:45:  DBH3-4  eta Batx. Manifestaldi zaratatsua "Ez gara zenbaki hutsak" lemapean.

 

Azaroaren 22-25 bitarteko astean, DBH ikasle guztiek, "Aurtengo biktimen egutegia" landuko dute balio etikoak ikasgaian.