OROBIOGOITIAKO IKASLEAK V. GEOGRAFIA OLINPIADAN

  • 2022/03/11 |

2. Batxilerreko Geografia irakasgaiaren ikasleak diren Unai Sarrionaindiak, Ibai Martinezek eta Ainhoa Azpitartek parte hartu zuten Euskadiko V. Geografia Olinpiadan.

Olinpiada Gasteizeko Letren, Historia eta Geografiako fakultatean ospatu zen. Bertan, Euskadiko hainbat ikastetxeko 40 bat ikaslek hartu zuten parte Geografiari buruzko test moduko galderak erantzunez. Horretaz gain, Geografia fakultateko hainbat gela bisitatu zuten: kartoteka, laborategia, mapak egiteko ordenagailu gela...

Horren ostean, ikasleek diploma eta opari-poltsa bana jaso zuten. Bukatzeko, astia izan zuten Gasteizetik bueltatxo bat emateko.

Geografia olinpiadan