BATXIko FRANTSES ETA MGHeko irteera

  • 2022/03/25 |
1go eta 2.batxilergoko frantseseko ikasleak eta 1go batxilergoko Historia Garaikideko ikasleak joan ziren.

 

Egun osoko irteera izan zen eta lehenik eta behin Gurseko Kontzentrazio esparrua bisitatu genuen, Zuberoako mugan. Bertan, gerra zibila bukatu eta berehala (1939) Espainia, Katalunia eta Euskal Herritik ihesean ziohazen milaka errefuxiatu sartu zituzten euren borondatearen kontra. Haietatik 6.500 euskaldunak ziren eta beste 60.000 hainbat herrialdetakoak.
Bigarren Mundu Gerra hasi eta berehala, Frantziako gobernuak milaka judutar kartzelaratu zituen bertan.

Arratsaldea Baionan pasatu genuen eta MORT POUR LA PATRIE monumentua bisitatu genuen. Bertan 1. eta 2 Mundu Gerran borrokatu zutenen baionar guztien izenak ageri dira.

Frantses eta Historiako irteera