STEAM HITZALDIA: " ZELULA AMAK NEUROZIENTZIETAN"
- 2022/04/05 |
STEAM proiektuaren helburuetako bat bokazio zientifikoak bultzatzea da, eta bereziki nesken artean. Horretarako, dibulgazio zientifikoko lan horretan, gure ikasle ohia Leire Boveda Altubek 2. batxiko Kimika eta 1. batxikoko Zientzia eta Teknologiako ikasleei hitzaldia eman die: "ZELULA AMAK NEUROZIENTZIETAN".
Leirek, Juan Orobiogoitia ikastetxean ikasi ondoren, EHU-UPVn Biokimika ikasketak burutu zituen, Erasmusa Eskozian eta Masterra Madrilen.
Gaur egun Leire doktoretza Leioan egiten ari da, Achucarro Zentroan - Basque Center for Neuroscience-. Lan egiten duen laborategian neurona berrien sorrera ikertzen dituzte, eta zer aldaketak ematen diren zelula hauetan, zehatz-mehatz zer alterazioak ematen diren Alzheimerrren edo epilepsian, etorkizunean gaixotasun hauen sendaketan aplikatzeko.
ESKERRIK ASKO LEIRE!!!
