KORRIKA TXIKIA. MILA ESKER GUZTIOI

  • 2022/04/15 |

Korrika txikia amaitu ostean, zer esan?  HITZEKIN eskerrak eman, besterik ez! 

Mila kilometro esker gurekin parte hartu duzuen guzti-guztioi.
Euskara batzordeko ikasle arduradunoi lan ederra egin baituzue.
Ikasle guztioi korrikaren ibilbidean zehar eta plazan, jarrera bikaina izan duzuelako.  
Bertso egileoi, izan ere, gustura entzun ditugu bertso paperak.
Batxi 1. mailako eta DBH 4. mailako ikasleoi mezua irakurtzearren eta dinamizatzen ibiltzearren.

Mila kilometro esker irakasleoi eta langileoi, korrika antolatzen gurekin bat egin duzuelako.
Gure ikastetxeko zuzendaritzari gaurko eguna errazten aritzeagatik.
Guraso elkartekoei, izan ere, zuen presentzia bermatzen saiatu zarete.

Mila kilometro esker AEKri, Iurretako Udalari eta Maiztegiko eskolari korrika txikia antolatzen jarduteagatik.

Korrika txikia