DANTZAK IKASTETXEAN

  • 2024/06/16 |

 

  

Proiektu komunitarioan, DBHko 1. mailakoek dantza latinoak ikasten!!
Ikasturtearen kurtso amaieran, 1. mailako ikasleak dantza latinoak ikasten ibili dira, "bachata", "merengue"..., beste batzuen artean. Hemendik eskerrak ematen dizkiogu Iurretako adin nagusiko Eli Rodriguezeri, bere laguntzari esker gauzatu ahal izan delako ekintza hau. Espero dugu, hurrengo ikasturteetan baita ere, adin nagusikoekin lanean jarraitzeko aukera izatea. Belaunaldi desberdinen topagunea izan dugu eta primeran pasatu dugu denok.


DANTZAK

BIDEOAK

 

 

 

ESKOLA AGENDAREN PORTADA 24-25

  • 2024/06/14 |

 

  

OROBIOGOITIAKO AGENDAREN PORTADA 24-25

Urtero lez datorren ikasturteko eskola agendako portada gure ikasle batek egindakoa izango da. Aurtengo irabazlea DBH 2. A-ko Lucía Sánchez izan da. ZORIONAK Lucia!!


ESKOLA AGENDA 24-25

BIDEOAK

 

 

 

LITERATUR LEHIAKETA 2024

  • 2024/06/04 |

 

  

IURRETAKO XXI. LITERATUR LEHIAKETAN PARTE HARTU DUTE OROBIOGOITIAKO IKASLEEK 

Aurton ere, Iurretako Kultur Etxeak antolatuta, Literatur Lehiaketa izan dugu. Aurtengo edizioa XXI.a izan da. Eta urtero bezala, Orobiogotiako ikasleek parte hartu dute lehiaketan lau modalitatetan: ipuina, bertsoa, olerkia eta komikia. Maiatzaren 31an ospatu zen sari-banaketa Askondoko karpan, Naroa Jaioren bertsoak lagun zuela. Argazkietan ikus daiteke gure saridun ikasleak. Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik eta datorren urtera arte !!!

 

 



Literatur lehiaketa 2024

BIDEOAK

 

 

 

GURE IKASTETXEKO BERTSOLARIAK

  • 2024/06/03 |

 

  

JOSEBA DE RUEDA BERASALUZE ETA NAROA JAIO JAIO, BIZKAIKO BERTSOLARITZAREN ESKOLARTEKO TXAPELKETAREN FINALEAN.

Gure ikasleak diren Joseba De Rueda Berasaluze (4. DBH) eta Naroa Jaio Jaio (2. BATX.) Arrigorriagan maiatzaren 25ean jokatu zen Bizkaiko Bertsolaritzaren eskolarteko txapelketaren finalerako sailkatu ziren. Naroa Jaio bat-bateko modalitatean aritu da. Naroak Durangon jokatu zen bigarren kanporaketa irabazi zuen eta finalera sailkatu zen. Hala ere, Naroak ezin izan zuen joan finalera azterketa bat egin behar izan zuelako.
 
Joseba finalean egon zen eta irabazi egin zuen txapelketaren lehen saria, kasu honetan idatzizko bertsoen modalitatean. Joseba aurten hasi da bertsoak egiten ikasten Orobiogoitiako HEDATZEk antolatu duen Bertso-tailerrean.Horrela jarrai dezatela eta  Bejondeiela biei !!!
 

 


GURE IKASTETXEKO BERTSOLARIAK

BIDEOAK

 

 

 

RAP TAILERRA

  • 2024/06/03 |

 

  

Aurten ere, gure 2.DBH-ko ikasleek, Iurretako Liburutegiak antolatu duen Rap tailerrean parte hartu dute. Raparen iturriak eta garapena landu ondoren, euren kantak sortu dituzte, rap erritmora egokituz. Ondo pasatu dute eta espero dugu hurrengo edizioetan ere, parte hartzen jarraitzea. Mila esker antolatzaileei !!!

 

RAP TAILERRA 2024

BIDEOAK

 

 

 

CONFIT 2024

  • 2024/05/27 |

 

  

Maitzaren 15ean Orobiogoitiako IRAES taldea Euskadiko Confintean hartu zuen parte. Confint horretan Euskadiko hainbat ikasle elkartu ziren beren experientziak partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko.  Gazteek gidatutako lan-taldeak antolatu ziren hainbat gairen inguruan.  Egunaren amaieran Espainako Confintera joango den ikaslea aukeratu zen. 

    

 

 

 
Confit 2024

ESKOLA FOROA

  • 2024/05/23 |

 

  

DBH 2ko ekordezkariek Eskolarteko Foroan eta Udal Foroan hartu dute parte.  Eskolartekoan Maiztegiko ikasleekin elkartu eta ikasturte honetan burututako ekintzen inguruan hitz egin dute. Gero, udaletxeko bilera gelan  alkatearekin eta arkitekto teknikoarrekin bildu dira egindako ekintzen berri emateko eta beren eskaerak luzatzeko.  Udal agintariek eskariak entzun eta haiek betetzeko konpromisoa hartu dute. 

ESKOLA FOROAREN EGITARAUA

    ESKOLAKO FOROA

BIDEOAK

 

 

 

IDAZLEAK IKASTETXEAN

  • 2024/05/19 |

 

  

Miren Agur Meabe, berriro ere Orobiogoitian

Aurten ere Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra gure artean egon da. Oraingo honetan 1. DBHko ikasleak egon dira idazlearekin, "Errepidea" liburuaren gaineko solasaldia egiten. Literatura-solasaldi hau Euskara Mintegiak eta Hizkuntza Normalkuntza Batzordeak antolatzen du eta "Idazleak Ikastetxean" programaren barruan dago. Programaren helburua idazleak bertatik bertara ezagutzu eta literatura-lan baten gainean berarekin solasaldia egitea. Eta hori egin zuten gure ikasleek eta Miren Agurrek modu atsegin batean.

   IDAZLEAK OROBIOGOITIAN

BIDEOAK

 

 

 

INF EMAKUMEAK ETA ZIENTZIAK

EMAKUMEAK ZIENTZIETAN ETA TEKNOLOGIAN      Urriaren 20an Kultura zientifikoko ikasleek bisita gidatua izan zuten Ibarretxe kultur etxean, Leire Bereziartua...

HEDATZE PROIEKTUA ABIAN

HEDATZE PROIEKTUA ABIAN 2023/10/2 |   HEDATZE PROIEKTUA MARTXAN DAGO   Dakizuenez, HEDATZE proiektua bi ataletan banatzen da:...

HEDATZEKO TAILERRAK MARTXAN

HEDATZEKO TAILERRAK MARTXAN 2023/10/2 |   HEDATZEKO TAILERRAK MARTXAN     3. Txandako tailer berriak...

TUTOREAREKIN 1. BILERA

IKASTURTE HASIERAKO BILERA TUTOREAREKIN 2023/09/19 |   IKASTURTE HASIERAKO BATZAR OROKORRA Irailaren 25ean 18:00etan,...

IKASTURTE HASIERAKO INFORMAZIOA

IKASTURTE HASIERAKO INFORMAZIOA 2023/09/01 | Kaixo guztioi! Irailaren  7 an, ostegunean,hasiko dira eskola saioak . LEHEN EGUNEKO...

ALBISTEAK