2014/03/25etik

EUSKERAREN NAZIOARTEKO EGUNA
- 2023/12/3 |
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna izan da. Orobiogoitian, 1an ospatu genuen. Horretarako, hainbat ekintza antolatu genituen DBH eta BATXILLERGOKO ikasleentzat, ipuin kontalaria, bakarrizketagilea, hitzaldiak, bertsoak, abestiak, jokuak eta, jaiari amaiera emateko, gaztainerre. Hona hemen horren guztiaren lekuko.

XABIER ZEBERIO IURRETAKO KULTURETXEAN
- 2023/11/15 |
Azaroan 16an Xabier Zeberio izan genuen Iurretako kultur etxekoek antolatutako saioan. 1.mailako ikasleekin. Bere ibilbideaz hitz egin zigun. Alos Quartet eta Oskorri taldeetan parte hartzailea izateaz gain, pelikuletako soinu bandak egiten (Irati), eta Izaro abeslariarentzat kantak konposatzen ibili da. Bere nyckelharpa ezagutu eta entzuteko aukera ere izan dugu.
Saio interesgarria eta atsegina izan da .
