LIBURUAK BERRERABILTZEKO PLANA

  • 2022/05/17 |

Kurtso amaiera heltzear dago eta bostgarren urtez  " Nik ez dotaz bier" ekimena martxan jartzeko unea heldu da. Ekimen honen bidez testu liburu zein  irakurketa liburuak berrerabiltzea lortu nahi dugu, Ekonomia Zirkularra bultzatuz.

Animatu zaitez, J. Orobiogoitiako ikas komunitateak eta planetak eskertuko dizu!!!

Ekimen hau guztiz borondatezkoa da eta liburuak emateak ez du bermatzen liburuak lortuko dituzunik.

 

 

HEDATZE: ZUEN BOTOAK BEHAR DITUGU!

  • 2022/05/12 |

HAUSPOA proiektua onartu zenetik - Eskola Komunitate osoaren atxikimenduarekin- institutuan jardunaldi jarraia (8:10-14:10)  eta arratsaldeetan Errefortzuak eta Tailerrak egiteko aukera izan dugu. 
Orain HAUSPOA proiektu hori desagertuko da eta bere ordez antzeko proiektua eskatzeko deialdia zabaldu da, HEDATZE izenekoa. Honen iraupena bi urtekoa izango da, nahiz eta kurtso bakoitzaren amaieran ebaluatuko den.

ZERTARAKO HEDATZE - INFO

HEDATZE proiektua izateko eskakizun batzuk bete behar dira, baina horietako inportanteena momentu honetan familien parte-hartzea eta oniritzia da: AITA-AMA-TUTORE LEGAL GUZTIEK BOZKATZERA etorri behar zarie. Bestela botoa eta BAIMEN DOKUMENTOA bete eta beste aita-ama-tutore legal bati eman. Gogoratuko dugu HEDATZE proiektua lortu ezean goizez eta arratsaldeko ordutegira bueltatuko ginela. Honek suposatzen duen guztiarekin: DBHko ikasle gehienak jantokian geratzea, eguerdiko tartea eta arratsaldeko klaseak.

-DBHko ama, aita edo tutore legal guztiak bozkatzera deituta zaudete proiektuari BAI edo EZ esateko. Horretarako bozketa-mahaia eratuko dugu eta bozketarako egun bat ezarri: maiatzaren 19a.  Bozketak errazteko ikastetxearen idazkaritzan maiatzaren 12tik 19 arte zuzendaritza-taldearen zaintzapean hautestontzi bat jarriko da. 

-Ordutegia: 8:10- 14:00. 

-Ikastetxera hurbiltzea ezinezkoa bada boto-emaileak baimena eman diezaioke beste pertsona bati horretarako prest daukagun eredua betez eta hori ere posible ez balitz deitu ikastetxera, elkarrekin bozkatu ahal izateko moduren bat bila dezagun.  Bozketa sistema aritzeko DBHko ikasle guztiei bozketa papera eta baimen eredua eman dizkiegu. 

Zuen botoak behar ditugu!!!

 

ALBISTEAK

  • AGUR EDOIA!

    1. 2021/06/18

    Dena eman ondoren irakaskuntzan, deskantsua gozatzeko garaia da.

    Mila esker eman duzun guztiagatik eta besarkada bero bat, bihotz-bihotzetik!

    AGUR EDOIA!!!

  • ZORIONAK!! selektibitatean aurkeztu zareten guztioi.

    1. 2021/06/17

    Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren lehenengo deialdian aurkeztutako guztiak gaindituta.

    Zorionak!, ondo merezitako oporrak gozatu eta zorte on etorkizunean!

    Hau zuen etxea izango da beti.

  • C1 EUSKARAZKO IKASTAROA

    1. 2021/06/16

    C-1 EUSKARAZKO TITULUA LORTZEKO IKASTAROA ABIAN DA.

    Urtero legez, aurten ere, C-1 euskarazko titulua lortzeko ikastaroa antolatu dugu Orobiogoitian, HNPren eta Durangoko AEKren eskutik. Gure zentroko 1. Batxilergoko 14 ikasle hartzen ari dira parte ikastaroan. Ea irailean titulua lortzen duten!!!

HAUSPOA LOGO LEHIAKETA

  • 2022/05/13 |

 

HAUSPOA logo lehiaketako irabazleak saria jaso du gaur: akuarela kaxa.

BRENDA FALCÓN GIMÉNEZ, 3.Bko ikaslea. 

ZORIONAK BRENDA!!!

HAUSPOA LOGO