2014/03/25etik

1. EGUNERAKO INFORMAZIOA
- 2022/08/03 |
22-23 MATRIKULARAKO DOKUMENTAZIOA
- 2021/06/22 |
Hemen gure ikastetxean 22-23 ikasturtean matrikulatzeko informazioa eta beharrezko dokumentazioa mailaka.
Adi liburuekin, aldaketak daude eta (begiratu ISBN zenbakiak).
GURASO ELKARTEAren OHARRA liburuak erosteko
INFORMAZIOA | IKASLEAREN FITXA | BAIMENA BAIMENA II |
LIBURUAK | LIBURU SOLIDARIOA | JANTOKIA |
INFORMAZIOA | BAIMENA I | BAIMENA II |
LIBURUAK | LIBURU SOLIDARIOA | JANTOKIA |
INFORMAZIOA | BAIMENA<14 BAIMENA>14 | BAIMENA II |
LIBURUAK | ATSEDENALDIKO BAIMENA | JANTOKIA |
INFORMAZIOA | BAIMENA>14 | BAIMENA II |
LIBURUAK | ATSEDENALDIKO BAIMENA | JANTOKIA |
BATXILERGO
INFORMAZIOA | BAIMENA>14 |
LIBURUAK | BAIMENA II |
INFORMAZIOA | BAIMENA>14 |
LIBURUAK | BAIMENA II |
LIBURUAK BERRERABILTZEKO PLANA - DBH
- 2022/06/14 |
Kurtso amaiera heltzear dago eta bostgarren urtez " Nik ez dotaz bier" ekimena martxan jartzeko unea heldu da. Ekimen honen bidez testu liburu zein irakurketa liburuak berrerabiltzea lortu nahi dugu, Ekonomia Zirkularra bultzatuz.
Animatu zaitez, J. Orobiogoitiako ikas komunitateak eta planetak eskertuko dizu!!!
Ekimen hau guztiz borondatezkoa da eta liburuak emateak ez du bermatzen liburuak lortuko dituzunik.
ALBISTEAK
-
EUSKARALDIA OROBIOGOITIAN
- 2020/11/23
EUSKARAREN HISTORIAREN ERAKUSKETA. Euskaraldiarekin eta Euskara egunarekin bat eginez, Hizkuntza Normalkuntza Batzordeak Euskararen Historiaren gaineko erakusketa bat antolatu dute. Oskar Caballerok ekarritako panel mordoek osatzen dute erakusketa. Bertan, gure hizkuntzaren bilakaera idazkien, grafikoen eta mapen bidez ikus daiteke erromatarren garaitik gure egunetara arte. Benetan erakusketa polita eta didaktikoa.
2020ko Euskaraldia abian da gurean ere pasa den asteko barikutik. 15 egun ditugu aurretik Euskal Herri osoan egingo den ariketa sozial eta kolektibo hau aurrera eramateko.
Horretarako hainbat arigune sortu ditugu institutuan: Batxilerreko ikasleak, mintegiak, Zuzendaritza, irakasleak ez diren langileenak, familia elkartea eta jantokiko langileenak. Horretaz gain, ariguneetako partaideei Belarriprest edo Ahobizi txapak banatu zaizkie. Azaroaren 20an, Euskaraldiaren lehen egunean, HNPko ordezkariak sartu ziren geleetara Euskaraldia zer den azaltzeko. Azalpenaz gain, aurreko edizioaren bideo bat eta aurtongo Euskaraldiaren abestia ikusi zuten ikasle guztiek.
-
MAITASUN ERROMANTIKOA DESMUNTATZEN
- 2020/11/17
Skolastika-ko Josune Muñozek eman ditu jarduerak.
DBH4 eta batxilergoko ikasleekin amodio erromantikoak literaturan zehar izan duen trataera landu dugu ikastetxean. Irakurketa eta telesail proposamen batzutatik abiatuta gaiaren inguruan hausnarketa egingo da geroago tailer praktiko baten bidez DBH 4.mailetan.
-
ORTUA MONTATZEN
- 2020/11/17
Ortu ekologikoa aurrera doa! Diseinatutako proiektua martxan jartzen ari gara.
Iaz materiala erosi eta Udalaren laguntzaz eremua sarez mugatu egin genuen.
Orain 4. DBHko TEKNOLOGIAko ikasleak - Mikelen gidaritzapean- bankalak montatzen ari dira buru-belarri.
-
BOCK´N ROLLAK
- 2020/11/17
“Bock’n roll”ak ogitartekoak eta hamaiketakoak garraiatzeko bilgarri jasangarriak dira, berrerabiltzen dira nahi duzun beste eta plastikoa eta aluminio ordezkatzen dute.
-