2014/03/25etik

Salburua Parkean
- 2023/06/05 |
Astelehenean, ekainak 5, gure ekordezkariok Gasteizko Salburua Parkera joan ginen. Bertan hezegunearekin lotutuako biodibertsitatea behatu genuen. Alde batetetik padura horretan urte osoa pasatzen duten espeziak ikusi genituen; bestetik, hegazti migratzaile batzuk, udaberriarekin Salburuara iritsitakoak. Horrez gain, landareriaren aniztasunari erreparatu genion.
Bukatzeko, Landako pantanoan bainua eta hamarretako ederrak hartu genituen.

BESO ROBOTIKOAK
- 2023/05/26 |
Batxilergoko lehenengo mailako teknologia ikasleek beso robotikoak diseinatu eta programatu dituzte, arduino plaka eta 3D inprimagailua erabiliz.
Lan ederra!
-
IRATI ANDA OROBION
- 2023/02/07
-
MARKINAN - 1.BATX
- 2023/01/31
-
OIHAN VEGA GURE ARTEAN
- 2023/01/23
-
1. BATXIKO IKASLEEN PRAKTIKALDIA
- 2022/12/24
EUSKAL CONFINT 2023
- 2023/05/17 |
Maiatzaren 17an Orobiogoitiako IRAES taldeak Euskadiko Confintean hartu zuen parte. Egun horretan Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat ikasle Madariaga dorretxean batu ziren mundu jasangarriago baten alde lan egiteko.
Gazteak izan ziren egun horretako protagonista nagusiak; izan ere, tailerrak eta dinamikak eurek gidatu zituzten. Gainera, Naima El Ban Altuna punta-puntako zinetzialari gaztearekin hitz egiteko aukera izan zuten.
ç
ANTZERKI TAILERRA
- 2023/05/23 |
Jon Benitezek, Leire Perezek , Nuria Callesek eta Lucia Sanchezek Hedatzeko Antzerki-tailerrean parte hartu dute, eta asteon DBHko 1. mailako ikasgeletan Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin antzerki-obran oinarritutako esketx bat antzezten ari dira. Antzerkiaren munduan zorte ona opatzeko esaten den bezala... Kakazaharra haientzat!
