2023-2024ko Agenda-portada lehiaketa

  • 2023/06/03 |

 

Badugu datorren ikasturteko Agenda-portadaren irabazlea: 

Emma Montero (DBH 2C). 

ZORIONAK EMMA!!oso lan ederra! eta bi urte jarraian!!! Artista!!!

Eskerrak parte hartu duzuen guztioi.

portada 23-24

ALBAOLA -Pasaian

  • 2023/06/01 |

DBH 3-ko ikasleak Pasaian izan ziren atzo, Albaola itsas kultur faktorian.

Bertan San Juan baleontziaren eraikuntza ikusi eta Euskal Herritik Ternuara joaten ziren euskal arrantzaleen inguruko historia ezagutzeko aukera izan zuten. 

Albaola

BESO ROBOTIKOAK

  • 2023/05/26 |

Batxilergoko lehenengo mailako teknologia ikasleek beso robotikoak diseinatu eta programatu dituzte, arduino plaka eta 3D inprimagailua erabiliz.

Lan ederra!

EUSKAL CONFINT 2023

  • 2023/05/17 |

Maiatzaren 17an  Orobiogoitiako IRAES taldeak Euskadiko Confintean hartu zuen parte.  Egun horretan Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat ikasle Madariaga dorretxean  batu ziren mundu jasangarriago baten alde lan egiteko. 

Gazteak  izan ziren egun horretako protagonista nagusiak; izan ere,  tailerrak eta dinamikak eurek gidatu zituzten. Gainera, Naima El Ban Altuna punta-puntako zinetzialari gaztearekin hitz egiteko aukera izan zuten. 

ç confint 2023

ANTZERKI TAILERRA

  • 2023/05/23 |

Jon Benitezek, Leire Perezek , Nuria Callesek eta Lucia Sanchezek Hedatzeko Antzerki-tailerrean parte hartu dute, eta asteon DBHko 1. mailako ikasgeletan Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin antzerki-obran oinarritutako esketx bat antzezten ari dira.  Antzerkiaren munduan zorte ona opatzeko esaten den bezala... Kakazaharra haientzat! 

IMG_20230524_112208

BERTON BERTOKOAren EKINTZA

  • 2023/05/23 |

Maiatzaren 23an Berton Bertokoa taldearen protesta ekintza gauzatu da: ikasleek "tupper" hutsa ekarri dute.
 
Gure seme-alaben elikadura oso gai garrantzitsua dela uste dugu.

29430