BELDUR BARIK lehiaketa

  • 2022/09/27 |

YA ESTÁ AQUÍ BELDUR BARIK 2022! - Beldur Barik

GAZTEEI ZUZENDUTAKO  BELDUR BARIK LEHIAKETA MARTXAN DAGO! Anima zaitezte!

12-26 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.

Beldur Barik indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Hau da, Beldur Barik jarrera bultzatzea.

Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.

 

NAROA JAIO JAIO, IDAZLE.

  • 2022/09/26 |

HIK HASI aldizkariak eskatuta eta HNPk bultzatua, Naroa Jaio Jaiok iritzi artikulua idatzi du HIK HASI aldizkarirako. Artikulua hurrengo aldizkarian agertuko da webgune honetan agertzen den moduan. HNPren aldetik Naroa zoriondu nahi dugu egindako artikuluaren kalitatearengatik.

ZORIONAK NAROA!!!

 

ALBISTEAK

  • BOCK´N ROLLAK

    1. 2020/11/17

    “Bock’n roll”ak  ogitartekoak eta hamaiketakoak garraiatzeko bilgarri jasangarriak dira, berrerabiltzen dira nahi duzun beste eta  plastikoa eta aluminio ordezkatzen dute.

  • BOOKTUBERBOOM YOUTUBEN

    1. 2020/11/03
    GALTZAGORRI ELKARTETIK JASOTAKO MEZUA:
  • GAU BELTZA

    1. 2020/10/30

    Animen Gauaren inguruan Euskal Txokoko ikasleek erakusketa jarri dute gure ikastetxean,  tradizio ezezagun hauek plazaratzeko asmoaz. Domu Santuen bueltan ospatzen den Gau Beltzaren inguruko azalpen-panelak eta kandelaz beteriko kalabaza bana ipini dugu DBHko eta Batxillereko eraikinetan. Bestalde ere, 2. Batxillereko hainbat ikaslek beren aitite-amamen testigantzak jaso dituzte ospakizun honen inguruan.

  • AGUR ANA!

    1. 2020/10/26

    ANA IRAZABALi ondo merezitako erretiro ordua heldu zaio.

    Bide luzea egin ondoren irakaskuntzan, hezkuntza inklusiboan eta aniztasunari erantzuna emanez, deskantsua gozatzeko garaia da.

     

    BERTSOAKZORIONAK ANA!!

  • TUTOREAREN AURKEZPENA

    1. 2020/10/06

    Asteazkenean, 7an, arratsaldeko 6etan, tutoreen aurkezpenak izango dira.

    Aurten on-line, Google Meeten bitartez.

    • Txostenak eta informazioa eINIKAz helduko zaizue.