BELDUR BARIK lehiaketa

  • 2022/09/27 |

YA ESTÁ AQUÍ BELDUR BARIK 2022! - Beldur Barik

GAZTEEI ZUZENDUTAKO  BELDUR BARIK LEHIAKETA MARTXAN DAGO! Anima zaitezte!

12-26 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.

Beldur Barik indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Hau da, Beldur Barik jarrera bultzatzea.

Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.

 

NAROA JAIO JAIO, IDAZLE.

  • 2022/09/26 |

HIK HASI aldizkariak eskatuta eta HNPk bultzatua, Naroa Jaio Jaiok iritzi artikulua idatzi du HIK HASI aldizkarirako. Artikulua hurrengo aldizkarian agertuko da webgune honetan agertzen den moduan. HNPren aldetik Naroa zoriondu nahi dugu egindako artikuluaren kalitatearengatik.

ZORIONAK NAROA!!!

 

ALBISTEAK

    1. 2020/04/02

  • MARTXOAK 8 ikastetxean

    Aurten martxoak 8 igandea izanik, ikastetxean antolaturiko ekintzak astelehenean, martxoaren 9an egingo ditugu.

    10:40tan guztiok DBHko eraikineko patioan bilduko gara.

    Bertan, alde batetik,  Emakundek aurten erabili duen lemaren inguruko informazioa irakurri eta hausnarketa egingo dugu, Beste alde batetik, emakumeen biografiekin izan dugun lehiaketako sari banaketa egingo dugu eta azkenik, argazkia aterako dugu.


    Gogoratu, morea den zerbait baldin baduzue, animatu eta ekarri jantzita