FILOSOFIAKO IRTEERA 1. BATX

  • 2022/11/28 |

Gaur Donostiako EHUko Filosofia fakultatera joan dira 1. batxilerreko ikasleak. Bertan, unibertsitateko irakaslea den Agustin Arrietarekin izan dute jardunaldia. Gaia  "Gaueko eztabaidak"  liburuan oinarritu da, Zientziaz, erlijioaz eta egiaz ari den  lehen eztabaidan, hain zuzen.  Ondoren, ikasleak Haizearen Orrazia ikustera joan dira.

Eskerrik asko Agustin Arrietari eman digun aukeragatik.

20221128_115033

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

  • 2022/11/25 |
 
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, Hezkidetza taldeak, aurten indarkeria sufritu duten emakumeekin bat eginez, zenbait ekintza prestatu du.

 

 

BELDUR BARIK 2022-23

 

BELDUR BARIK 21-22

 

BIDELAGUN: HEZITZAILEEN BILA

  • 2022/11/18 |


"23-24 ikasturterako Bidelagun programan parte hartzeko hezitzaileen bila gabiltz.

Juan Orobiogoitiako ikasle ohia bazara hemen duzu datorren ikasturtean lan egiteko aukera polita. Hezkuntzan lan egiteko eta irakaskuntzan zure trebeziak praktikan ipintzeko era bat izan daiteke.
 

Interesa baduzu bidali zure curriculum-a hona: itxasoiga@orobiogoitia.eus

Eskertuko genuke zure lagunen artean ere zabalduko bazenu informazio hau.

Zure zain gaude!!"

 

ALBISTEAK

KLIMA ALDAKETAREN AURKA

  • 2022/10/24 |

Nazioarteko Klima Aldaketaren aurkako egunean, EITBko  EKIN! programakoak ikastetxera etorri  eta gure ikasleekin klima aldaketaren inguruko elkarrizketa grabatu zuten.

ALDA DEZAGUN SISTEMA, EZ KLIMA!

 ETBko eguraldi saioan ikusgai: