2022-2023 ikasturterako AURREMATRIKULA

  • 2022/01/13 |

Kaixo:

Aurten aurrematrikulatzeko epea hurrengo hau izango da: 2022eko urtarrilaren 17tik 28ra arte.

Hemen daukazu Eusko Jaularitzak eskainitako informazioa.

 

On-line egitea hobesten da, baina idazkaritzan ere egin ahal da (8:30 - 2:30)

Zalantzaren bat izanez gero, mesedez, gurekin harremanetan jarri.

Mila esker!!

Hurrengo dokumentuan gure informazioa azaltzen da.

ALBISTEAK

  • Abenduak 3, EUSKARA EGUNA Orobiogoitian

    1. 2020/12/03

    Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen.

    Aurten geletan bertan egin behar izan ditugu ekintzak.

    Hona hemen ekintza batzuen argazkiak: Password, Euskal Graffittia, Pikuak...

    EUSKARA EGUNA 2020
  • ABENDUAK 4tik 8ra - DURANGOKO AZOKA 2020

    1. 2020/12/04

    Kulturaren plazaren 55. edizioa ez-ohikoa izango da. Ez da egongo erakusmahairik Landakon eta produktu guztiak denda birtualean erosi ahal izango dira. 

    Durangoko Azokako egitaraua streaming bidez eta bertatik bertara jarraitu ahal izango da, aforo mugatuarekin. Espazio bi egongo da: Landako Gunea eta Plateruena.

    Egitaraua, egunez egun:

  • ABENDUAK 3 - EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

    1. 2020/12/03

    Abenduaren 3ean  Normalkuntza Proiektuko ordezkariek  EUSKARAren alde prestatutako hainbat ekintza  burutuko dira ikastetxean egunean zehar:

    EUSKARA GURE AUKERA!
    EUSKARAZ HAZI,
    EUSKARAZ IKASIā€¦
    EUSKARAZ BIZI !

    EGITARAUA

    PIKUAK TELESAILA ikusi

  • EUSKARALDIA OROBIOGOITIAN

    1. 2020/11/23

    EUSKARAREN HISTORIAREN ERAKUSKETA. Euskaraldiarekin eta Euskara egunarekin bat eginez, Hizkuntza Normalkuntza Batzordeak Euskararen Historiaren gaineko erakusketa bat antolatu dute. Oskar Caballerok ekarritako panel mordoek osatzen dute erakusketa. Bertan, gure hizkuntzaren bilakaera idazkien, grafikoen eta mapen bidez ikus daiteke erromatarren garaitik gure egunetara arte. Benetan erakusketa polita eta didaktikoa. 

     

    2020ko Euskaraldia abian da gurean ere pasa den asteko barikutik. 15 egun ditugu aurretik Euskal Herri osoan egingo den ariketa sozial eta kolektibo hau aurrera eramateko.

    Horretarako hainbat arigune sortu ditugu institutuan: Batxilerreko ikasleak, mintegiak, Zuzendaritza, irakasleak ez diren langileenak, familia elkartea eta jantokiko langileenak. Horretaz gain, ariguneetako partaideei Belarriprest edo Ahobizi txapak banatu zaizkie. Azaroaren 20an, Euskaraldiaren lehen egunean, HNPko ordezkariak sartu ziren geleetara Euskaraldia zer den azaltzeko. Azalpenaz gain, aurreko edizioaren bideo bat eta aurtongo Euskaraldiaren abestia ikusi zuten ikasle guztiek.

25. URTEURRENA OSPATZEKO KALIGRAMA

  • 2021/12/23 |

Juan Orobiogoitia BHIren 25. urteurrena ospatzeko egin dugun kaligrama lehiaketaren irabazlea.

Zorionak Paula Marques!!!

MUGIKORREN BILKETA KANPAINA

  • 2021/12/21 |

JUAN OROBIOGOITIA institutuan JANE  GOODALL institutuarekin elkarlanean egiten dugun proiektuan, Senegaleko eta Gineako ekosistemak eta txinpantzeak babesten laguntzeko MUGIKORRAK jasotzen ditugu, eta beharbada  Gabonak sasoi aproposa da horretarako.

Aspaldi hasi ginen proiektuarekin eta horrenbeste mugikor bidali genituenez LEMBA eta KABI izeneko txinpantzeei laguntzeko aukera izan dugu!  

Ikusteko zehatzago zer egiten duten Senegalen eta Ginean: 

 janegoodallsenegal.org

janegoodall.es/es/movilizateporlaselva

Jane Goodall-ek berak laburtzen digu minutu batean HEMEN mugikorrak zergatik birziklatu behar ditugun (ingelesez, azpitituluekin gaztelaniaz)   

4. DBHko ikasleek proiektu garrantzitsu hau zabaltzeko hizkuntza ezberdinetan posterrak  diseinatu, egin eta institutuko hormetan jarri dituzte

Hona hemen horietako batzuk

Mila esker denoi!!!

AGUR AURORA, EZ ZAITUGU AHAZTUKO!

  • 2021/11/O2 |

 

Gurekin urte asko eman zenuen

Gurekin geratzen zara betiko