2022-2023 ikasturterako AURREMATRIKULA

  • 2022/01/13 |

Kaixo:

Aurten aurrematrikulatzeko epea hurrengo hau izango da: 2022eko urtarrilaren 17tik 28ra arte.

Hemen daukazu Eusko Jaularitzak eskainitako informazioa.

 

On-line egitea hobesten da, baina idazkaritzan ere egin ahal da (8:30 - 2:30)

Zalantzaren bat izanez gero, mesedez, gurekin harremanetan jarri.

Mila esker!!

Hurrengo dokumentuan gure informazioa azaltzen da.

ALBISTEAK

  • Familientzako hitzaldia: MAITASUN ERROMANTIKOA DESMUNTATZEN YOUTUBEn

    1. 2020/11/25

    Hemen duzue Azarok 25ean Josune Muñoz-ek eskainitako hitzaldia Ibarretxe Kultur-Etxean, Iurretako Bibliotekak antolatuta.

    Abenduak 2arte egongo da ikusgai YOUTUBEko Iurretako Bibliotekako kanalean. 

     

    ANBOTO aldizkarian elkarrizketa

  • Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

    1. 2020/11/25
    Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, Hezkidetza taldeko partaideak aurten indarkeria sufritu duten emakumeekin bat eginez, zenbait ekintza prestatu dituzte.
     
    Ekintza  bat online burutuko da eta  4. saioan (11:40) hasiko da.

    KLIKATU  HEMEN "streaming" jarraitzeko saioa.

    ABESTIAREN LETRA HEMEN

    MAITE eta AINHOAk eskainitako abesti ederra:

  • Familientzako hitzaldia: MAITASUN ERROMANTIKOA DESMUNTATZEN

    1. 2020/11/23

    Azarok 25ean  Josune Muñoz-ek eskainiko duen hitzaldia presentzialki edo online jarraitu dezakezu. 
    - Presentzialki Ibarretxe Kultur-Etxeko Areto Nagusian (sarrera gonbidapenarekin)
    - Online. Bidali izen-abizenak, emaila eta mugikorraren zenbakia hona: biblioteka@iurreta.eus / 688 86 37 36, azaroak 25eko 13:30ak baino lehen.

    ANBOTO aldizkarian elkarrizketa

  • ORTUA MONTATZEN

    1. 2020/11/17

     Ortu ekologikoa aurrera doa! Diseinatutako proiektua martxan jartzen ari gara.

    Iaz materiala erosi eta Udalaren laguntzaz eremua sarez mugatu egin genuen.

    Orain 4. DBHko TEKNOLOGIAko ikasleak - Mikelen gidaritzapean- bankalak montatzen ari dira buru-belarri.

  • AGUR ANA!

    1. 2020/10/26

    ANA IRAZABALi ondo merezitako erretiro ordua heldu zaio.

    Bide luzea egin ondoren irakaskuntzan, hezkuntza inklusiboan eta aniztasunari erantzuna emanez, deskantsua gozatzeko garaia da.

     

    BERTSOAKZORIONAK ANA!!

25. URTEURRENA OSPATZEKO KALIGRAMA

  • 2021/12/23 |

Juan Orobiogoitia BHIren 25. urteurrena ospatzeko egin dugun kaligrama lehiaketaren irabazlea.

Zorionak Paula Marques!!!

MUGIKORREN BILKETA KANPAINA

  • 2021/12/21 |

JUAN OROBIOGOITIA institutuan JANE  GOODALL institutuarekin elkarlanean egiten dugun proiektuan, Senegaleko eta Gineako ekosistemak eta txinpantzeak babesten laguntzeko MUGIKORRAK jasotzen ditugu, eta beharbada  Gabonak sasoi aproposa da horretarako.

Aspaldi hasi ginen proiektuarekin eta horrenbeste mugikor bidali genituenez LEMBA eta KABI izeneko txinpantzeei laguntzeko aukera izan dugu!  

Ikusteko zehatzago zer egiten duten Senegalen eta Ginean: 

 janegoodallsenegal.org

janegoodall.es/es/movilizateporlaselva

Jane Goodall-ek berak laburtzen digu minutu batean HEMEN mugikorrak zergatik birziklatu behar ditugun (ingelesez, azpitituluekin gaztelaniaz)   

4. DBHko ikasleek proiektu garrantzitsu hau zabaltzeko hizkuntza ezberdinetan posterrak  diseinatu, egin eta institutuko hormetan jarri dituzte

Hona hemen horietako batzuk

Mila esker denoi!!!

AGUR AURORA, EZ ZAITUGU AHAZTUKO!

  • 2021/11/O2 |

 

Gurekin urte asko eman zenuen

Gurekin geratzen zara betiko