FILOSOFIAKO IRTEERA 1. BATX

  • 2022/11/28 |

Gaur Donostiako EHUko Filosofia fakultatera joan dira 1. batxilerreko ikasleak. Bertan, unibertsitateko irakaslea den Agustin Arrietarekin izan dute jardunaldia. Gaia  "Gaueko eztabaidak"  liburuan oinarritu da, Zientziaz, erlijioaz eta egiaz ari den  lehen eztabaidan, hain zuzen.  Ondoren, ikasleak Haizearen Orrazia ikustera joan dira.

Eskerrik asko Agustin Arrietari eman digun aukeragatik.

20221128_115033

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

  • 2022/11/25 |
 
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, Hezkidetza taldeak, aurten indarkeria sufritu duten emakumeekin bat eginez, zenbait ekintza prestatu du.

 

 

BELDUR BARIK 2022-23

 

BELDUR BARIK 21-22

 

BIDELAGUN: HEZITZAILEEN BILA

  • 2022/11/18 |


"23-24 ikasturterako Bidelagun programan parte hartzeko hezitzaileen bila gabiltz.

Juan Orobiogoitiako ikasle ohia bazara hemen duzu datorren ikasturtean lan egiteko aukera polita. Hezkuntzan lan egiteko eta irakaskuntzan zure trebeziak praktikan ipintzeko era bat izan daiteke.
 

Interesa baduzu bidali zure curriculum-a hona: itxasoiga@orobiogoitia.eus

Eskertuko genuke zure lagunen artean ere zabalduko bazenu informazio hau.

Zure zain gaude!!"

 

ALBISTEAK

  • KARMELE JAIOren BERBALDIA

    1. 2021/02/26
    Iurretako Herri Bibliotekak  “Emakumeak eta Literatura” zikloaren barne martxorako prestatu duen berbaldia:  
    Aurtengo edizioan Karmele Jaiorekin egoteko aukera izango dugu, Josune Muñoz-ek elkarrizketatuko duelarik.
     
    EGUNA: Martxoak 3 (asteazkena) ORDUA: 18:30 HIZKUNTZA: Euskara
    LEKUA: IBARRETXE KULTUR ETXEA (Areto Nagusia)
     
  • KABI GURE TXINPALAGUN BERRIA!!

    1. 2021/02/24

    Aurten ere mugikorrak biriziklatzeko kanpaina - Jane Gooball Instituturen eskutik, koltana berrerabilia izan dadin eta txinpantze eta gorilen habitata zaintzearen alde, MUGI ZAITEZ OIHANAREN ALDE!- oso arrakastatsua  izan da (52 mugikor bildu eta bidali ditugu) eta ondorioz, 2018an bezala, sari berezia lortu dugu:

    Congoko txinpanze bat gure besoetakoa izendatu dute, 2018an LEMBA izan zen, oraingoan KABI.

  • ZIENTZIA BADA NESKEN KONTUA!

    1. 2021/02/11

    Otsailak 11, emakume zientzilarien nazioarteko eguna ospatzen da, 5.GIHarekin zuzenenan erlazionatutako gaia.  Hurrengo esteketan informazioa eta baliabide desberdinak eskaintzen dira:

  • EMAKUME ZIENTZIALARIEN EGUNA

    1. 2021/02/05

    Otsailaren 11an  "Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna " da.

    Emakumeen papera zientzietan  ezagutarazteko 1. Batxiko Kultura Zientifikoko ikasleek 30 emakume zientzialariari buruzko erakusketa egin dute. 

     

KLIMA ALDAKETAREN AURKA

  • 2022/10/24 |

Nazioarteko Klima Aldaketaren aurkako egunean, EITBko  EKIN! programakoak ikastetxera etorri  eta gure ikasleekin klima aldaketaren inguruko elkarrizketa grabatu zuten.

ALDA DEZAGUN SISTEMA, EZ KLIMA!

 ETBko eguraldi saioan ikusgai: