Abenduak 3, EUSKARA EGUNA Orobiogoitian

  1. 2021/12/03 |

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzen dugu.

Hona hemen HNPko batzordeak antolatutako EGITARAUA:

MADDALEN ARZALLUSen ABESTIA

BOOKTUBERBOOM BOZKATU!!!

  • 2021/12/01 |

Paule Azpitarte ikaslea aurkeztu da BOOKTUBERBOOM lehiaketara. Bozkatu haren alde!

9 booktuberrek egin dute publiko euren lana. Abenduaren 10ra bitarte “Gustuko dut” gehien dituen booktuberra izango da PUBLIKOAREN SARIA irabaziko duena.

- ARGIBIDEAK

- BOOKTUBERBOOM +V BIDEO ZERRENDA

- PAULE AZPITARTE: Zer da ba, maitasuna? (Miren Agur Meabe)

 

Animatu, harpidetu eta eman “like” !

Booktuberrak, YouTuben liburuen gomendioak eta iruzkinak eskaintzen dituzten gazte youtuberrak dira eta fenomeno hau geurera hurbiltzen ari da lehiaketa honi esker. Lehiaketaren helburua gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea da.

Ainhoa Azpitarte ETBn aktore!

  • 2021/11/29 |

 

AINHOA  AZPITARTE aktorea!, gure ikastetxeko 2. batxiko ikaslea, "Irabazi arte!" EITBko telesail berrian. 

Nesken futbol talde baten inguruan oinarritzen den serie honetan premiazko balio garrantzitsuak garatzen dira, hala nola emakumeak kirolean, elkartasuna eta adiskidetasuna.

 

Adi, laster ikusgai ETBn

ALBISTEAK

  • EA30: AURTENGO "UDAL BILKURA"

    1. 2021/06/04

    Aurtengo Udal Foroa egokitu behar izan dugu bizi dugun pandemia egoeragatik.

    Herrian OSTADAReko monitorearekin "Ekonomia zirkularra" tailarrean ateratako ondorioak eta proposamenak jasotzen dituen idatzia eskura eman zaio Iurretako alkateari. 
    1. mailako ekordezkariak - Anas, Ainhoa eta Nahia- izan dira gure bozeramaileak,  eta beraiekin Udaletxeko bilkura-gela batetan proposamenen inguruan solasean izan da  Iñaki alkatea.
    Bide batez bestalde, 3. DBHko Paule Azpitartek -EUSKAL CONFINTen partaidea- beste institutuetako ordezkariekin gazteen batzar  horretan adostutako proposamen orria  helarazi dio ere.

    - UDAL DIAGNOSTIKOA - PROPOSAMENAK

    - EUSKAL CONFINT - ESKAERA

  • EGUNEAN BEHIN LEHIAKETA

    1. 2021/06/01

    HNPk Orobiogoitian antolatutako "Egunean behin" lehiaketaren sariak banatu dira. Irabazlea 3. Cko Liher Ortiz de Zarate izan da. Bestalde, lehiaketan parte hartzeagatik ere sarituak izan dira 1. C ko Haitz Ortiz de Zarate eta 1. A ko Igone Solaguren eta Markel Soto.

    Zorionak guztioi!!!

  • KRISTALIZAZIOA EMAITZAK

    1. 2021/05/26

    STEAM proiektuko kristalizazio lehiaketaren  emaitzak baditugu.  

    KRISTALA: 3Cko  A taldea
    POSTERRA:  3Bko D taldea
    ERAKUSMAHAIA: 3A ko E taldea
    Herriko bozketa: 3 Ako - E taldea.

    ZORIONAK!!!

AGUR AURORA, EZ ZAITUGU AHAZTUKO!

  • 2021/11/O2 |

 

Gurekin urte asko eman zenuen

Gurekin geratzen zara betiko