2014/03/25etik

IKASTURTE HASIERAKO BILERA TUTOREAREKIN
- 2023/09/19 |
IKASTURTE HASIERAKO BATZAR OROKORRA
Irailaren 25ean 18:00etan, Iurretako Lanbide Heziketako Institutuko areto nagusian, ikasturte hasierako bilera izango dugu. Gero tutoreak gurasoekin elkartuko dira zuen seme-alabeen geletan
IKASTURTE HASIERAKO INFORMAZIOA
- 2023/09/01 |
Kaixo guztioi!
Irailaren 7an, ostegunean,hasiko dira eskola saioak.
-
21-22 MATRIKULARAKO DOKUMENTAZIOA
- 2021/06/21
-
AGUR EDOIA!
- 2021/06/18
Dena eman ondoren irakaskuntzan, deskantsua gozatzeko garaia da.
Mila esker eman duzun guztiagatik eta besarkada bero bat, bihotz-bihotzetik!
-
ZORIONAK!! selektibitatean aurkeztu zareten guztioi.
- 2021/06/17
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren lehenengo deialdian aurkeztutako guztiak gaindituta.
Zorionak!, ondo merezitako oporrak gozatu eta zorte on etorkizunean!
Hau zuen etxea izango da beti.
-
C1 EUSKARAZKO IKASTAROA
- 2021/06/16
C-1 EUSKARAZKO TITULUA LORTZEKO IKASTAROA ABIAN DA.
Urtero legez, aurten ere, C-1 euskarazko titulua lortzeko ikastaroa antolatu dugu Orobiogoitian, HNPren eta Durangoko AEKren eskutik. Gure zentroko 1. Batxilergoko 14 ikasle hartzen ari dira parte ikastaroan. Ea irailean titulua lortzen duten!!!
-
EA30: AURTENGO "UDAL BILKURA"
- 2021/06/04
Aurtengo Udal Foroa egokitu behar izan dugu bizi dugun pandemia egoeragatik.
Herrian OSTADAReko monitorearekin "Ekonomia zirkularra" tailarrean ateratako ondorioak eta proposamenak jasotzen dituen idatzia eskura eman zaio Iurretako alkateari.
1. mailako ekordezkariak - Anas, Ainhoa eta Nahia- izan dira gure bozeramaileak, eta beraiekin Udaletxeko bilkura-gela batetan proposamenen inguruan solasean izan da Iñaki alkatea.
Bide batez bestalde, 3. DBHko Paule Azpitartek -EUSKAL CONFINTen partaidea- beste institutuetako ordezkariekin gazteen batzar horretan adostutako proposamen orria helarazi dio ere.