IKASTURTE HASIERAKO BILERA TUTOREAREKIN

  • 2023/09/19 |

 

IKASTURTE HASIERAKO BATZAR OROKORRA

Irailaren 25ean 18:00etan, Iurretako Lanbide Heziketako Institutuko areto nagusian, ikasturte hasierako bilera izango dugu. Gero tutoreak gurasoekin elkartuko dira zuen seme-alabeen geletan

GONBIDAPENA 

 

 

 

IKASTURTE HASIERAKO INFORMAZIOA

  • 2023/09/01 |

Kaixo guztioi!

Irailaren  7an, ostegunean,hasiko dira eskola saioak.

LEHEN EGUNEKO FUNTZIONAMENDUA

AUTOBUSEN ORDUTEGIA 23-24

 

 

  • Ainhoa Azpitarte, 1. Batxilerreko ikaslea, abeslari.

    1. 2021/01/17

    Klak euskal proiektuaren barruan, Durangaldeko hainbat ikastetxeko ikasleak batu dira eta euskal abesti baten bideoklipa egin dute. Batzuk kamara eta grabazio lanetan ibili dira. Beste batzuk, ordea, abeslari eta musikari aritu dira. Horien artean Ainhoa Azpitarte ikaslea egon da.

    Goza dezagun bideoklipa entzun eta ikusiz!!!

  • MUGIKORREN BILKETA KANPAINA

    1. 2021/01/13

    JUAN OROBIOGOITIA institutuan JANE  GOODALL institutuarekin elkarlanean egiten dugun proiektuan, Senegaleko eta Gineako ekosistemak eta txinpantzeak babesten laguntzeko MUGIKORRAK jasotzen ditugu, eta beharbada  Gabon ostea oso sasoi aproposa da horretarako

    2017/18 kurtsoan proiektuarekin hasi ginen eta horrenbeste mugikor bidali genituenez LEMBA izeneko txinpantzeri urte batean laguntzeko aukera izan dugu!  

    Ikusteko zehatzago zer egiten duten Senegalen eta Ginean web honetan sartu. Gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ikusi ahal da:   www.janegoodallsenegal.org 

    Jane Goodall-ek berak laburtzen digu minutu batean HEMEN mugikorrak zergatik birziklatu behar ditugun (ingelesez, azpitituluekin gaztelaniaz)   

  • ARTEA KOMUNETAN

    1. 2020/12/17

    Ez da oso komuna ARTEa komunean.

    Gurean bai, komunak artez blai 4. DBHko PLASTIKAko ikasleei esker.

    Artisten izenak: Mariangy Ruiz GuevaraNahia NovoaOmar FernandezAitor JorgeMarkel JuaristiIrati Otaduy.

    ARTEA KOMUNETAN
  • ABENDUAK 4tik 8ra - DURANGOKO AZOKA 2020

    1. 2020/12/04

    Kulturaren plazaren 55. edizioa ez-ohikoa izango da. Ez da egongo erakusmahairik Landakon eta produktu guztiak denda birtualean erosi ahal izango dira. 

    Durangoko Azokako egitaraua streaming bidez eta bertatik bertara jarraitu ahal izango da, aforo mugatuarekin. Espazio bi egongo da: Landako Gunea eta Plateruena.

    Egitaraua, egunez egun: