2014/03/25etik

LIBURUAK BERRERABILTZEKO PLANA
- 2022/05/17 |
Kurtso amaiera heltzear dago eta bostgarren urtez " Nik ez dotaz bier" ekimena martxan jartzeko unea heldu da. Ekimen honen bidez testu liburu zein irakurketa liburuak berrerabiltzea lortu nahi dugu, Ekonomia Zirkularra bultzatuz.
Animatu zaitez, J. Orobiogoitiako ikas komunitateak eta planetak eskertuko dizu!!!
Ekimen hau guztiz borondatezkoa da eta liburuak emateak ez du bermatzen liburuak lortuko dituzunik.
HEDATZE: ZUEN BOTOAK BEHAR DITUGU!
- 2022/05/12 |
HAUSPOA proiektua onartu zenetik - Eskola Komunitate osoaren atxikimenduarekin- institutuan jardunaldi jarraia (8:10-14:10) eta arratsaldeetan Errefortzuak eta Tailerrak egiteko aukera izan dugu.
Orain HAUSPOA proiektu hori desagertuko da eta bere ordez antzeko proiektua eskatzeko deialdia zabaldu da, HEDATZE izenekoa. Honen iraupena bi urtekoa izango da, nahiz eta kurtso bakoitzaren amaieran ebaluatuko den.
HEDATZE proiektua izateko eskakizun batzuk bete behar dira, baina horietako inportanteena momentu honetan familien parte-hartzea eta oniritzia da: AITA-AMA-TUTORE LEGAL GUZTIEK BOZKATZERA etorri behar zarie. Bestela botoa eta BAIMEN DOKUMENTOA bete eta beste aita-ama-tutore legal bati eman. Gogoratuko dugu HEDATZE proiektua lortu ezean goizez eta arratsaldeko ordutegira bueltatuko ginela. Honek suposatzen duen guztiarekin: DBHko ikasle gehienak jantokian geratzea, eguerdiko tartea eta arratsaldeko klaseak.
-DBHko ama, aita edo tutore legal guztiak bozkatzera deituta zaudete proiektuari BAI edo EZ esateko. Horretarako bozketa-mahaia eratuko dugu eta bozketarako egun bat ezarri: maiatzaren 19a. Bozketak errazteko ikastetxearen idazkaritzan maiatzaren 12tik 19 arte zuzendaritza-taldearen zaintzapean hautestontzi bat jarriko da.
-Ordutegia: 8:10- 14:00.
-Ikastetxera hurbiltzea ezinezkoa bada boto-emaileak baimena eman diezaioke beste pertsona bati horretarako prest daukagun eredua betez eta hori ere posible ez balitz deitu ikastetxera, elkarrekin bozkatu ahal izateko moduren bat bila dezagun. Bozketa sistema aritzeko DBHko ikasle guztiei bozketa papera eta baimen eredua eman dizkiegu.
Zuen botoak behar ditugu!!!
ALBISTEAK
-
Olentzero abangoardista.
Aurton Olentzero abangoardista etorri zaigu institutura. Plastikako irakaslearen laguntzarekin ikasleek ohiko moldeak apurtzen duen Olentzero bat eraiki dute.
-
Zazpi Arbel digital heldu dira zentrora.
Hezkuntza sailak agindutako arbel digital elkareragileak heldu dira zentrora. Guztira zazpi dira, eta epe laburrean geletan instalatuta izango ditugu ikasleekin lanean hasteko.
-
ZORIONAK!! selektibitate azterketan aritu zareten guztioi.
Aurton ere ekainean aurkeztu zareten guztiak gainditu duzue, eta honek pozez betetzen gaitu.
-
ZORIONAK!! selektibitate azterketan aritu zareten guztioi.
- 2011ko ekaina
Aurton ere ekainean aurkeztu zareten guztiak gainditu duzue, eta honek pozez betetzen gaitu.